[itzul] Delegación de Red Convencional Norte

Patricia Jorge Kuartango kuartango a bildua gmail.com
Ast, Aza 26, 07:59:43, CET 2015


Azkenean, ondo ala txarto, "Iparraldeko trenbide-sare konbentzionalaren
ordezkaritza" eman nuen; bila eta bila, trenbide-sare eta sare elektriko
konbentzional ugari aurkitu nituen Interneten, eta hortik jo nuen.

Milesker, eta ondo izan,

Patricia

Joxe Mari Berasategi<jxmbezu a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
azaroak 25 19:57):

> Kaixo, Patricia
>
> Líneas convencionales
> <http://www.adif.es/es_ES/infraestructuras/lineas_convencionales/lineas_convencionales.shtml>
> Linea arruntak
> <http://www.adif.es/eu_ES/infraestructuras/lineas_convencionales/lineas_convencionales.shtml>
> eman dute, baina horren testua ez dago euskaraz.
>
>
> Ordezkaritzen konturik ere ez dut aurkitu euskaratuta (azpimarra nik
> egina):
>
> Desarrollo y actividad
>
> Desde el CGRH24 se controla en todo momento el estado de la red
> ferroviaria española y el normal desarrollo de la circulación ferroviaria.
> Para la gestión de la capacidad de la red convencional, así como para la
> regulación del tráfico ferroviario, *Adif dispone de* *seis grandes
> delegaciones territoriales* distribuidas por la Península: noroeste,
> norte, noreste, centro, este y sur. Estas delegaciones  cuentan con un
> total de 20 puestos de mando desde los que se gobiernan las instalaciones y
> las infraestructuras ferroviarias.
>
> Aukera batzuk:
>
> sare arrunteko ipar ordezkaritza
> sare arrunteko iparraldeko ordezkaritza
> sare arrunteko ordezkaritza ipartarra
> sare arrunteko ordezkaritza ipartarraldetarra
>
> Ondo bizi,
>
> Mari Joxe Zurutuza Berasategi
> Gasteiz
>
> 2015/11/25 10:26(e)an, Patricia Jorge Kuartango igorleak idatzi zuen:
>
> Kaixo:
>
> ADIFen atal, ordezkaritza, bulego edo dena delako bat da. Bilbon dago.
> Euren Webgunean "euskara" aukera ageri da goialdean, baina ez dabil.
>
> Nola emango zenukete euskaraz? Interneten nabigatzen ibili naiz eta ez dut
> ezer aurkitu...
>
> Milesker aurretiaz!
>
> Patricia
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151126/6de3ac2e/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago