[itzul] Eguraldiaren araberako irudia

Patricia Jorge Kuartango kuartango a bildua gmail.com
Al, Aza 30, 08:43:11, CET 2015


Kaixo:

Sare sozialen potentziala itzela da, nonbait! Familiako batzuk etxez
aldatzen ari dira, eta ganbaran gordeta agertu zitzaien Bilboko Udalak 80ko
hamarkada amaieran edo 90eko hasieran argitaratutako "harribitxi" hori.
Whatsapp-etik lagunekin eta senideokin partekatzen hasi eta, hara non,
gaur, astebete eskas igaro denean, Itzul-era ere heldu den!

Erakutsi zidatenean, neure zalantza zera izan zen: garai hartan ez zen
egongo itzultzaile automatikorik, ezta? Eta, beraz, nola egingo zuten hain
asmazio kaskarra? Ezinezkoa iruditzen zait euskaraz apur bat bakarrik
dakienak horrelakorik asmatzea, hain da arraroa... "instalatzieko undua",
"deportikirola txutxeko"...

Enpin...

Ondo hasi astea!

Patricia

2015-11-25 13:37 GMT+01:00 Bakartxo ARRIZABALAGA <
bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr>:

>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151130/19bc49b1/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago