[itzul] erabiltzailegai?

Ane Lopez ane.lopez a bildua tradumatica.net
Or, Urr 2, 14:39:34, CEST 2015


Kaixo:

Software bat itzultzen ari naiz ingelesetik, eta "Eligible user" terminoa
aurkitu dut. Karaktere muga dela-eta ezin dut itzulpen luzeegirik erabili,
eta horrek arazoa sortu dit.

-gai atzizkiarekin jokatzea pentsatu dut, emaztegai, hautagai, apaizgai
hitzetan bezala, baina zalantza dut atzizki horrek ez duen "izango dena"
esan nahi eta "eligible" hitzak "izan daitekeena".

Erabiltzailegai zuzena al da? Ez? Beste ideiarik?

Eskerrik asko,

Ane
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151002/6908cbdf/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago