[itzul] erabiltzailegai?

Belen Pikabea (ITZULIKA, S.L.L.) bpikabea a bildua itzulika.com
Or, Urr 2, 15:02:24, CEST 2015

Kaixo,

"eligible user" ez da gaitasuna duena, baizik eta zerbait egiteko, jasotzeko... aukera duena, baldintza batzuk betetzen dituelako:

"You are now elligible for XXX Premier Edition"

Edo

"You can contribute to the map and be elligible to win great prizes"

Azalpena izango du jatorrizkoak... Zer dio?

Belen

Samsung Mobiletik bidalita

-------- Jatorrizko mezua --------

Igorlea: Amaia Apalauza <amaia.apalauza a bildua gmail.com>

Data:2015/10/02  14:48  (GMT+01:00)

Nori: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>

Cc:

Gaia: Re: [itzul] erabiltzailegai?

Kaixo, Ane!

"Erabiltzaile gaitu" izan liteke? Hau da, gaitua, gaitasuna baduena. Luzeegia, akaso?

Beste aukera bat da laburdura bidez ematea, baina ez dakit posible duzun: erabiltz. gaitua

Ongi izan,

Amaia

Ane Lopez<ane.lopez a bildua tradumatica.net> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko urriak 2 14:39):
Kaixo:

Software bat itzultzen ari naiz ingelesetik, eta "Eligible user" terminoa aurkitu dut. Karaktere muga dela-eta ezin dut itzulpen luzeegirik erabili, eta horrek arazoa sortu dit.

-gai atzizkiarekin jokatzea pentsatu dut, emaztegai, hautagai, apaizgai hitzetan bezala, baina zalantza dut atzizki horrek ez duen "izango dena" esan nahi eta "eligible" hitzak "izan daitekeena".

Erabiltzailegai zuzena al da? Ez? Beste ideiarik?

Eskerrik asko,

Ane

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151002/aae6c3f8/attachment.html>

ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago