[itzul] erabiltzailegai?

Amaia Apalauza amaia.apalauza a bildua gmail.com
Or, Urr 2, 14:48:17, CEST 2015


Kaixo, Ane!

"Erabiltzaile gaitu" izan liteke? Hau da, gaitua, gaitasuna baduena.
Luzeegia, akaso?

Beste aukera bat da laburdura bidez ematea, baina ez dakit posible duzun:
erabiltz. gaitua

Ongi izan,

Amaia

Ane Lopez<ane.lopez a bildua tradumatica.net> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
urriak 2 14:39):

> Kaixo:
>
> Software bat itzultzen ari naiz ingelesetik, eta "Eligible user" terminoa
> aurkitu dut. Karaktere muga dela-eta ezin dut itzulpen luzeegirik erabili,
> eta horrek arazoa sortu dit.
>
> -gai atzizkiarekin jokatzea pentsatu dut, emaztegai, hautagai, apaizgai
> hitzetan bezala, baina zalantza dut atzizki horrek ez duen "izango dena"
> esan nahi eta "eligible" hitzak "izan daitekeena".
>
> Erabiltzailegai zuzena al da? Ez? Beste ideiarik?
>
> Eskerrik asko,
>
> Ane
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151002/c8e8679b/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago