[itzul] Besarkatu
Dionisio Amundarain Sarasola
dioni a bildua facilnet.es
Or, Urr 16, 09:43:30, CEST 2015
Nik uste esapide polita dela. DIONISIO
De: Amaia Apalauza [mailto:amaia.apalauza a bildua gmail.com]
Enviado el: viernes, 16 de octubre de 2015 9:09
Para: Itzul
Asunto: [itzul] Besarkatu
Egun on:
Egokia iruditzen zaizue besarkatu aditza, gaztelaniazko abarcar adierazteko? Esate baterako, zuzena da esatea lege batek X eremu geografikoa besarkatzen duela? Badakit badirela hori esateko beste modu batzuk, baina ontzat joko zenukete erabilera hori?
Orotarikoan badira horren tankerako adibide (gutxi) batzuk:
3. (H). Abarcar. "Embrasser, contenir, comprendre. Ainhitz gauza hitz batek besarkatzen ahal tu, une parole peut enfermer bien des choses" H. <http://www.euskaltzaindia.eus/images/stories/oeh/izarra.gif> Bena següro dena da Jinkoak nahi dian bezaiñbeste besarkatü gaiza dütiala eginen, harek diala Ekhia egin. Egiat 251. Badabiltza goizdanik batzuk ikhasteko; / Ez bezate sobra lan besarka aldiko: / Erdi yakinsun denak guti du balio. Hb Esk 166. Gure muthikoak, begikolpe batez, besarkatu zuen San-Inaziora heltzeko segitu behar den orga-bide luzea. Elzb PAd 2. Lenengoa [errimoltzoa], kantauri-itxasaldeko lurretan bizi zan, Asturiastik asi ta Dordogne eta Ariége deritzaien ibaietaraño. Erdi-inguruan gure Euskalerria besarkatzen zuan. JMB ELG 29. Ezin molda dezakete egiazko literatura bat, hots, izpirituaren ekintza osoa besarkatzen duena. Mde Pr 236. Eta guk lur huntan ez baitugu deus osorik besarkatzen, gogoan du asmuz bederen oro ageri litazken gai haratarat heltzea. Lf in Zait Plat XXI. Eztut uste nere bertsoekin dena besarkatzerik, eun mingain, aleun ao eta burnizko aotsa banitu ere. Ibiñ Virgil 83. Hitzek, jakina da, badute beste zerbait, adimenez nolazpait besarka daitekeen adieraz gainera, adimenak ikusten ez badu ere bihotzak uki dezakeena. MIH 348.
Eskerrik asko, eta besarkada bana :-)
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151016/7ab96bc9/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago