[itzul] Besarkatu

JMN JMN aupaurrera a bildua gmail.com
Or, Urr 16, 09:43:41, CEST 2015


Orotariko Euskal Hiztegian 4 adiera dakartza, esaterako:

3. (H). Abarcar. "Embrasser, contenir, comprendre.
-/Ezin molda dezakete egiazko literatura bat, hots, izpirituaren ekintza 
osoa besarkatzen duena/. Mde Pr 236.

Begiratu denak eta zeure iritzira.

2015/10/16 09:08(e)an, Amaia Apalauza igorleak idatzi zuen:
> Egun on:
>
> Egokia iruditzen zaizue /besarkatu/ aditza, gaztelaniazko /abarcar/ 
> adierazteko? Esate baterako, zuzena da esatea /lege batek X eremu 
> geografikoa besarkatzen /duela? Badakit badirela hori esateko beste 
> modu batzuk, baina ontzat joko zenukete erabilera hori?
>
> Orotarikoan badira horren tankerako adibide (gutxi) batzuk:
>
> /*3.*/ (H). Abarcar. "Embrasser, contenir, comprendre. Ainhitz gauza 
> hitz batek besarkatzen ahal tu,une parole peut enfermer bien des 
> choses" H. Bena següro dena da Jinkoak nahi dian bezaiñbeste besarkatü 
> gaiza dütiala eginen, harek diala Ekhia egin. Egiat 251. Badabiltza 
> goizdanik batzuk ikhasteko; / Ez bezate sobra lan besarka aldiko: / 
> Erdi yakinsun denak guti du balio. Hb Esk166. Gure muthikoak, 
> begikolpe batez, besarkatu zuen San-Inaziora heltzeko segitu behar den 
> orga-bide luzea. Elzb PAd2. Lenengoa[errimoltzoa], 
> kantauri-itxasaldeko lurretan bizi zan, Asturiastik asi ta Dordogne 
> eta Ariége deritzaien ibaietaraño. Erdi-inguruan gure Euskalerria 
> besarkatzen zuan. JMB ELG29. Ezin molda dezakete egiazko literatura 
> bat, hots, izpirituaren ekintza osoa besarkatzen duena. Mde Pr236. Eta 
> guk lur huntan ez baitugu deus osorik besarkatzen, gogoan du asmuz 
> bederen oro ageri litazken gai haratarat heltzea. Lf inZait PlatXXI. 
> Eztut uste nere bertsoekin dena besarkatzerik, eun mingain, aleun ao 
> eta burnizko aotsa banitu ere. Ibiñ Virgil83. Hitzek, jakina da, 
> badute beste zerbait, adimenez nolazpait besarka daitekeen adieraz 
> gainera, adimenak ikusten ez badu ere bihotzak uki dezakeena. MIH 348.
>
> Eskerrik asko, eta besarkada bana :-)



---
El software de antivirus Avast ha analizado este correo electrónico en busca de virus.
https://www.avast.com/antivirus
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151016/9419c096/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago