[itzul] Besarkatu

Alberto Martinez de la Cuadra acuadra a bildua zamudiokoudala.net
Or, Urr 16, 10:00:12, CEST 2015


Besarkatuk ‘abarcar’ adiera badu ere, niri ez zait oso egokia iruditzen LEGE + BESARKATU + LURRALDEA. Egia esateko, LEY + ABARCAR + TERRITORIO ere ez.
Uste dut egokiagoak direla «Lege batek hain lekutan du indarra» edo «Lege baten indarra X eremu geografiko osora hedatzen da»

Alberto

De: Amaia Apalauza [mailto:amaia.apalauza a bildua gmail.com]
Enviado el: viernes, 16 de octubre de 2015 9:09
Para: Itzul
Asunto: [itzul] Besarkatu

Egun on:
Egokia iruditzen zaizue besarkatu aditza, gaztelaniazko abarcar adierazteko? Esate baterako, zuzena da esatea lege batek X eremu geografikoa besarkatzen duela? Badakit badirela hori esateko beste modu batzuk, baina ontzat joko zenukete erabilera hori?
Orotarikoan badira horren tankerako adibide (gutxi) batzuk:

3. (H). Abarcar. "Embrasser, contenir, comprendre. Ainhitz gauza hitz batek besarkatzen ahal tu, une parole peut enfermer bien des choses" H. [http://www.euskaltzaindia.eus/images/stories/oeh/izarra.gif] Bena següro dena da Jinkoak nahi dian bezaiñbeste besarkatü gaiza dütiala eginen, harek diala Ekhia egin. Egiat 251. Badabiltza goizdanik batzuk ikhasteko; / Ez bezate sobra lan besarka aldiko: / Erdi yakinsun denak guti du balio. Hb Esk 166. Gure muthikoak, begikolpe batez, besarkatu zuen San-Inaziora heltzeko segitu behar den orga-bide luzea. Elzb PAd 2. Lenengoa [errimoltzoa], kantauri-itxasaldeko lurretan bizi zan, Asturiastik asi ta Dordogne eta Ariége deritzaien ibaietaraño. Erdi-inguruan gure Euskalerria besarkatzen zuan. JMB ELG 29. Ezin molda dezakete egiazko literatura bat, hots, izpirituaren ekintza osoa besarkatzen duena. Mde Pr 236. Eta guk lur huntan ez baitugu deus osorik besarkatzen, gogoan du asmuz bederen oro ageri litazken gai haratarat heltzea. Lf in Zait Plat XXI. Eztut uste nere bertsoekin dena besarkatzerik, eun mingain, aleun ao eta burnizko aotsa banitu ere. Ibiñ Virgil 83. Hitzek, jakina da, badute beste zerbait, adimenez nolazpait besarka daitekeen adieraz gainera, adimenak ikusten ez badu ere bihotzak uki dezakeena. MIH 348.
Eskerrik asko, eta besarkada bana :-)

_____________________________________

Alberto Martinez de la Cuadra Itzultzailea / Traductor

Zamudioko Udala - Ayuntamiento de Zamudio

Zerbitzu orokorrak / Servicios Generales | 944 060 990 | http://www.zamudiokoudala.net

OHARRA: Mezu elektroniko honetan eta beroni erantsitako agirietan jasotzen den informazioa isilpeko informazioa izan daiteke, sekretu profesionalaren pean dagoena. Mezua bidali zaion pertsonak du, eta ez beste inork, informazio hori erabiltzeko pribilejioa, eta debekatua dago zabaltzea, indarrean dagoen legeriaren arabera. Ez da zilegi aipatutakoa ez den bat mezu honetan sartzea. Beraz, mezua bidali zaien pertsonetariko bat ez bazara, jakinarazten dizut ezen, aurretik ZAMUDIOKO UDALAren baimen idatzia ez badaukazu, debekatuta dagoela eta legez kontrakoa izan daitekeela mezua irakurtzea, kopiak egitea, erreproduzitzea, hirugarrenei zabaltzea, bertan jasotako informazioa eta erantsitako agiriak erabiltzea edo hari lotutako beste edozein egite edo ez-egite, helburua zeinahi dela ere. Hortaz, mezu hau oker baten ondorioz jaso baduzu, eskatzen dizut berehala jakinaraz diezaguzula bide honetatik bertatik, eta ezaba dezazula, ez daukazulako baimenik mezu hau eta beroni erantsitako edozein agiri erabiltzeko. Eskerrik asko zure laguntzagatik.

AVISO: La información contenida tanto en este mensaje electrónico como en los documentos adjuntos puede ser información confidencial sometida a secreto profesional y privilegiada para uso exclusivo de la persona o personas a las que va dirigido, cuya divulgación está prohibida en virtud de la legislación vigente. No está permitido el acceso a este mensaje a cualquier otra persona distinta a los indicados. De modo que si usted no es uno de los destinatarios, se le informa de que su lectura, cualquier duplicación, reproducción, distribución a terceros, así como cualquier uso de la información contenida así como de los documentos adjuntos, o cualquiera otra acción u omisión tomada en relación con el mismo, sea cual sea su finalidad, sin la previa autorización escrita del AYUNTAMIENTO DE ZAMUDIO está prohibida y puede ser ilegal. Por lo tanto, si ha recibido este mensaje por error, le rogamos nos lo comunique de forma inmediata por esta misma vía y proceda a su eliminación puesto que no está autorizado a usarlo, así como a la de cualquier documento adjunto al mismo. Gracias por su colaboración.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151016/c7e89f6a/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago