[itzul] Besarkatu
Ander Altuna-UEU
a.altuna a bildua ueu.eus
Or, Urr 16, 15:47:07, CEST 2015
Adibidez:
* ERABAKIA, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2012ko
maiatzaren 31ko bilkuran hartua, Nerbioi Itsasadarraren Ezkerraldeko
Udalerrien Mankomunitatearen 2010eko Kontu Orokorraren fiskalizazio
txostena behin betiko onesten duena.
Fiskalizazio lan honek honako alderdi hauek *besarka**tzen* ditu:
Kontu Orokorrak honako atal hauek *besarkatzen* ditu:
Mankomunitatearen egoeraren balantzea, galera-irabazien kontua eta
memoria; baita udalaren aurrekontuen likidazioa ere.
Lanaren zabalak ez du gastuaren eraginkortasun eta zuhurtasunari
buruzko azterlan berariazkorik *besarkatu; *
* Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren webgunean:
Lanerako sail bakoitzak, aldi berean, ekonomialari-auditoreak,
lantalde bakoitzari esleitutako letratuen legezko aholkularitza eta
fiskalizazio lanak egiteko beharrezko den administrazioko langileria
*besarkatzen* du.
* Erlijioaz zein ideologiaz diharduten testuetan ere ageri, beste
adiera batekin, adibidez:
baina badira maoismoa *besarkatzen* dutenak ere.
or., 2015.eko urrren 16a 09:08(e)an, Amaia Apalauza igorleak idatzi zuen:
> Egun on:
>
> Egokia iruditzen zaizue /besarkatu/ aditza, gaztelaniazko /abarcar/
> adierazteko? Esate baterako, zuzena da esatea /lege batek X eremu
> geografikoa besarkatzen /duela? Badakit badirela hori esateko beste
> modu batzuk, baina ontzat joko zenukete erabilera hori?
>
> Orotarikoan badira horren tankerako adibide (gutxi) batzuk:
>
> /*3.*/ (H). Abarcar. "Embrasser, contenir, comprendre. Ainhitz gauza
> hitz batek besarkatzen ahal tu,une parole peut enfermer bien des
> choses" H. Bena següro dena da Jinkoak nahi dian bezaiñbeste besarkatü
> gaiza dütiala eginen, harek diala Ekhia egin. Egiat 251. Badabiltza
> goizdanik batzuk ikhasteko; / Ez bezate sobra lan besarka aldiko: /
> Erdi yakinsun denak guti du balio. Hb Esk166. Gure muthikoak,
> begikolpe batez, besarkatu zuen San-Inaziora heltzeko segitu behar den
> orga-bide luzea. Elzb PAd2. Lenengoa[errimoltzoa],
> kantauri-itxasaldeko lurretan bizi zan, Asturiastik asi ta Dordogne
> eta Ariége deritzaien ibaietaraño. Erdi-inguruan gure Euskalerria
> besarkatzen zuan. JMB ELG29. Ezin molda dezakete egiazko literatura
> bat, hots, izpirituaren ekintza osoa besarkatzen duena. Mde Pr236. Eta
> guk lur huntan ez baitugu deus osorik besarkatzen, gogoan du asmuz
> bederen oro ageri litazken gai haratarat heltzea. Lf inZait PlatXXI.
> Eztut uste nere bertsoekin dena besarkatzerik, eun mingain, aleun ao
> eta burnizko aotsa banitu ere. Ibiñ Virgil83. Hitzek, jakina da,
> badute beste zerbait, adimenez nolazpait besarka daitekeen adieraz
> gainera, adimenak ikusten ez badu ere bihotzak uki dezakeena. MIH 348.
>
> Eskerrik asko, eta besarkada bana :-)
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151016/902dbc5e/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago