[itzul] Ezkutuko langileak
Saroi Jauregi Aiestaran
s.jauregi a bildua elhuyar.com
As, Urr 27, 11:10:20, CET 2015
Bada esaera bat politikoki ez oso zuzena eta zaharkitu samar geratu dena:
“Gizon handi bakoitzaren atzean, bada beti emakume handi bat”. Ez dut nik
oso gustuko esaera hori; gizon handiek jakin behar dute bakarrik moldatzen,
eta emakume handiak badira nor inoren atzean ezkutaturik egon behar ez
izateko.
Esaera horri beste buelta bat emango nioke nik, eta beste hau proposatu:
“Itzultzaile eta testugile onen atzean, bada beti zuzentzaile on bat”.
Badira, noski, itzultzaile eta testugile onak, oso onak ere bai batzuk
(gizonak nahiz emakumeak). Haietako gehienek, ordea, beste norbaiti
irakurrarazten diote beren lana argitaratu aurretik, bai baitakite lau
begik bik baino gehiago ikusten dutela. Gainera, norberak idatzitako testu
bat irakurtzean, sarritan gertatzen da ustez idatzitakoa edo idatzi nahi
genuena irakurtzea, eta ez benetan idatzi duguna. Horregatik da
garrantzitsua testuak idatzi ez dituen beste norbaitek irakurtzea
argitaratu aurretik.
Zuzentzaileen lana ezkutuan geratzen da gehienetan, ordea. Artikulu bat
aldizkari batean argitaratzen bada, kazetariaren izena baino ez da agertzen
sinaduran. Itzulpen-lan batek argia ikusten badu, itzultzailearentzat dira
loria eta egile-eskubideak…
Testugile batzuek, gainera, ez dute oso begi onez ikusten beste norbaitek
haien lanean “eskua sartzen” duen pertsona hori. Beste batzuek, berriz,
atseginez hartzen dituzte proposamen eta zuzenketak.
Nolanahi ere den, zuzentzaileek merezi dute beren lanaren aitortza, urtean
behin besterik ez bada ere, eta gaur bereziki, Zuzentzaileen Nazioarteko
Eguna baita. Bejondeizuela!
*Post scriptum*: zuzentzailearen proposamenak txertatuta argitaratu da
testu hau.
*Saroi Jauregi Aiestaran *
KOMUNIKAZIO-ARDURADUNA[image:
https://es.linkedin.com/pub/josu-aztiria/23/644/87b]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>*s.jauregi a bildua elhuyar.com*
<s.jauregi a bildua elhuyar.com>
Tel.: 943363040 | luzp.: 214
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus/>
<http://www.elhuyar.org/EU/bazkidetza>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.Ez inprimatu mezu hau
ezinbestekoa ez bada.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151027/8f2f3dc9/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago