[itzul] tomé razón
Dionisio Amundarain Sarasola
dioni a bildua facilnet.es
Ost, Urr 28, 10:28:31, CET 2015
Barka. “Kontu hartua” nekez defenda daitekeela esatea, zegokion testuinguruari esana zen, hori esplizitatzea ahaztu bazitzaidan ere. Eta berriro diot, esku arteko erdarazko esapidea oso urrun dago “Pedir cuentas”etik, “Llamar la atención”etik, nik uste. DIONISIO
De: Gotzon Egia [mailto:gegia a bildua gipuzkoa.eus]
Enviado el: miércoles, 28 de octubre de 2015 8:43
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] tomé razón
Batetik, “kontu hartua” nekez defenda daitekeela uste dut, euskarari dagokionez.
OEHk, ordea, argi bereizten ditu kontu hartu eta kontuan hartu:
KONTU HARTU
(V-gip ap. Elexp Berg; Lar). a) Pedir cuentas. "Residenciar" Lar. "Llamar la atención, pedir cuentas. Zu etza iñor neri kontu artzeko" Elexp Berg. v. KONTUAK HARTU. Artuko dio kontu penitenteari. OA 131. Errekeridu, kontu artu edo itandu eutsan onelan. Mg CO 167. Eta astenbadá kóntu ártzen, ta kárgu egíten, ezdezóket millaetáik bati errespónda. Zerbáit óngi banu ere, artukodút ixilik egótea. LE Ong 83v. Pekatubaren gainian kontu artu eutseenian, ez eban pekatutzat ezautu. fB Ic II 241. Ezta pekatu otsein edo krijadubai kontu artzeia jakiteko leijalak dirian ala ez. Astar II 179. Nork kontu artu izan bagez, bearra egiteko ustean meatze zulora sartu eta lanen pitinik egin gabe. Izt C 68. Aztertu bear dau bere barrua eta kontu artu bear deutso bere arimeari. Itz Azald 139. Ikaslarien gañean eta / dotriñan kontu artzera. Balad 235. v. tbn. Gco I 434. Añ EL2 32.
(Con adj. o determinantes). Juzgauko gaitu Jangoikoak eta artuko deusku kontu estuba. Zuzaeta 122. Ene erosla eta erredentore danez kontu gogorra artuko deust. Añ EL2 48. Nor ete zara zu, olako konturik niri artzeko? Altuna 96.
b) Cuidar (de); vigilar. En AxN se explica barrendatuak (342) por kontu artuak; begiaren edukitzea (369) por kontu artzea. Charles eta familiaz / kuntü dit hartüren. Xarlem 733. Kontu artzen zeuden soldaduak ezerzaz ere oartu etziran. Lard 466. Jaizkibelgo mendian euren ardiai kontu artzen. Zab Gabon 90. Aurrai're kontu artu biar. Sor Bar 54. Oraingoan obeto kontu artuko zioten, eta igesegin bear bazun, len baño ernego ibilli bearko zun. Or SCruz 45. Jesuiten etxean kontu artu zidaten egundañoko begi onez ta maitez. Ib. 132. Ala, gau bateen anaie zaarrena kuntu artzeen geatu ementzan (G-goi). JMB Mund I 83. Kontu artu aurrari ta zerbait berririk balu deitu. NEtx Antz 127. Atsoa kontu-hartzen ari da eta auzoan dena zabalduko du. MEIG IX 110. v. tbn. Lab EEguna 92. Khuntü: Etch 444.
c) Tener en cuenta, prestar atención. Kontu artu bada ondo nik esaten dizuanari. Sor AKaik 124. Ta zergatik ez didazu lenago esan ori? Kontu artuko nuan ori jakin banu. NEtx LBB 25. Aditzalliak emen daude ta / artu dezatela kontu. Uzt Auspoa 22, 142. Ez da handi, delako "berpizkunde" horretan kondu hartzen badute euskaldunek. Mde Pr 203.
KONTUAN HARTU
(V-gip, G-azp), KONTUTAN H. (SP, Izt, Foix ap. Lh (s.v. khondu)). Ref.: Gketx Loiola; Elexp Berg. Tener en cuenta. "Prendre en compte" SP. "(Si no se toman en) cuenta, ezpadira kontutan artuten" Izt. "Kontuan artu, tomar en cuenta. Ondo kontuan artzekoa zan ba ori!" Gketx Loiola. "Kontuan hartu, tomar en cuenta. Eneban kontuan artu mekanikuan esana" Elexp Berg. Tr. Excepto Axular, Duhalde y, modernamente, Ayesta y Zendoia (107), los demás autores emplean kontuan hartu.
Ezteraue Iainkoak deus ere hartzen kontutan. Ax 603 (V 387). Nola konsideratzen baita eta kontutan hartzen bekhatoreak bekhatu egiteko izan zuen gogoa. Ib. 610 (V 393). Kontuan ar itzatzue orduan bertan gertatzen diran lau gauza ziertu oek. Gco II 50. Elemenia bat bekhatu, bereak eta bertzerenak, egundaino menturaz kontutan hartu etzituenak. Dh 146. Eriak ez ditu xoilki kontuan hartzekoak / mediku, sendagaillutan egiñ diren gastoak. Gy 100. Filistintarrak Israeltarren izaera au kontuan artzen zuten nai zietena egiteko. Lard 138. Onuratsua dan ala eztan be kontuan artu bear da. Eguzk GizAuz 54. Zure oharrak kontuan hartuko ditut. Mde Pr 193 (195 khonduan hartu). Filosofoak ere ezin dezake zokoratu, beste gabe, aztertu ta kontuan artu gabe. Vill Jaink 101. Kontuen artuz zer bizi-modu daramaten. Izeta DirG 36. Arek etzuan kontuan artzen gu ere an joango giñala. Salav 63. Jaungoikoak kontuan artuko dizkio alegin auek. NEtx LBB 58. Iñoiz kontuan artzeko berriz / oietako azalketak. Olea 223. Kontutan artzen bada / dirutza guzia, / sumatuko da zifra / aundi ta luzia. Ayesta 117. H hori ez dedila abc ordenan kontuan har. MIH 100. Altubek kontutan hartu ez zuen oinarrizko partiketa batekin egin dut topo. MEIG IV 101. v. tbn. Sor Bar 72. A BeinB 86. Txill Let 134. Bilbao IpuiB 271. Alzola Atalak 66. FEtxeb 109.
Bestetik, “kontuan hartu” = “gogoan hartu” ez ezik, oso erraz eta egoki uler daiteke “liburuaren edo administrazioren edo idazkariaren… kontuan hartua”
Aurreko adibideak aintza hartuta, uste dut kasu honetan adierazi nahi dena hurbilago dagoela kontu hartu-tik kontuan hartu-tik baino.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.eus
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
_____
Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.
A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.
Gipuzkoan
euskaraz bizi eta lan egiten dugu
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151028/db18a399/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 89 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151028/db18a399/attachment.gif>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 87 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151028/db18a399/attachment-0001.gif>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago