[itzul] Negritud
Josemari Navascués
aupaurrera a bildua gmail.com
Ost, Ira 23, 10:21:04, CEST 2015
Ez dago hain argi "negritude" terminoa aldarrikatzaile eta positiboa
denik (Ikus: Rafky, David M. (1970): "The semantics of negritude",
/American Speech/, 45, 1-2, 30-43).
Itzulpenari dagokionez, nik neuk frantsesetik joko nuke eta "négritude"
hitza hartuko nuke, berariaz asmatutakoa baita, eta "negritude" itzuliko
nuke ("beltz" terminoaz eta haren eratorriez ahaztuta).
"Behaviorismo"/"konduktismo" terminoak ere arazorik gabe erabili ohi
ditugu, "jokaera" hitzarekin lotu gabe.
Baliagarria izango zaizulakoan.
2015/09/23 9:56(e)an, Unamuno Plazaola Mario igorleak idatzi zuen:
>
> Kaixo lagunok:
>
> Egokitu al zaizue inoiz "negritud" kontzeptua?
>
> Zehazki hiztegian "beltz kultura" agertzen da ordain gisa, eta ez
> dakit ba ez ote den hor galtzen "negritud" horrek berekin duen
> konnotazio politiko eta erreinbikaziozkoa. Aimé Césaire politikari eta
> poeta martinikarrak sortu zuen terminoa, beltz eta afrikar jatorrizko
> kultura erreibindikatze aldera, frantses kultura kolonizatzailearen
> aurrean.
>
> Laguntzarik? Aurrez, eskerrik asko.
>
> Mario
>
---
This email has been checked for viruses by Avast antivirus software.
https://www.avast.com/antivirus
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150923/4ee7ef13/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago