[itzul] Negritud

Alberto Martinez de la Cuadra acuadra a bildua zamudiokoudala.net
Ost, Ira 23, 10:13:03, CEST 2015


Negrotasuna erabili zuen Iñigo Aranbarrik. Berak itzuli zuen Aime Cesaire.

Berria:
«Aime Cesaire poeta martinikarrak «negrotasunaren kontzeptua» landu zuen bere poesian, Iñigo Aranbarrik azaldutakoaren arabera. «Negrotasuna diot, ez Belztasuna, Cesairek iraina bandera egiten baitu, destaina identitatearen ikur». Negrotasunaren definizioaren bilaketa da Cesaireren poesiagintzaren ardatz nagusia.»
http://www.berria.eus/paperekoa/1487/031/001/2014-03-22/trakl_maral_eta_cesairerekin_abian_jarri_dira_munduko_poesia_kaierak.htm

bbk, Literatura eskola:
«Zergatik negro eta ez beltza? Frantsesez bi era daude koloreko jendea izendatzeko: noir eta negre, ingelesez black eta nigger dauden lez.
Negre berbak, ostera, zentzu peioratiboa zuen, baztertzailea. Eta zentzu peioratibo hori desagerrarazteko banderatzat hartzea pentsatzen dute. Horregatik aldarrikatzen dute negrotasuna, beltzak izatearen harrotasuna zentzu baztertzaileari gailentzeko. Horrela definitzen du Cesairek berak negrotasuna: " Hasteko ukatzea esan nahi du. Kultura asimilazioa ez onartzea. Zibilizazioa eraikitzeko ez-gauza den halako beltz otzanaren irudia ez onartzea. Kultura politikaren gainetik dago. Kulturaren eta balio-ispiritualen balioan ezagutzen da negrotasuna. Bide kulturalak zein politikoak egiteko daude, aurkitzeko daude eta aurkikuntza hori egitea guri dagokigu". Esan beharra dago Afrikak presentzia handia zuen Parisko kultur giroan eta ez bakarrik beltzen artean. Orduko abanguardia zuriaren lanetan ere Afrikako arte herrikoiaren eragina oso nabaria da, esaterako, Picasso lako artistengan.
Batez ere poesia eta saiakera lantzen dituzte. Saiakeran asko landutako teoriak plazaratzen zituzten eta poesia nitasunaren aldarrikapena zen, teorian aldarrikatzen zutenaren sentimendua. Eleberrigintzak apenas du lekurik.»
http://bbk.armiarma.eus/eskola/hitzcesaire.htm


Alberto

De: Unamuno Plazaola Mario [mailto:m.unamuno a bildua pamplona.es]
Enviado el: miércoles, 23 de septiembre de 2015 9:57
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Negritud



  Kaixo lagunok:

  Egokitu al zaizue inoiz "negritud" kontzeptua?

  Zehazki hiztegian "beltz kultura" agertzen da ordain gisa, eta ez dakit ba ez ote den hor galtzen "negritud" horrek berekin duen konnotazio politiko eta erreinbikaziozkoa. Aimé Césaire politikari eta poeta martinikarrak sortu zuen terminoa, beltz eta afrikar jatorrizko kultura erreibindikatze aldera, frantses kultura kolonizatzailearen aurrean.

   Laguntzarik?   Aurrez, eskerrik asko.

                                   Mario

_____________________________________

Alberto Martinez de la Cuadra Itzultzailea / Traductor

Zamudioko Udala - Ayuntamiento de Zamudio

Zerbitzu orokorrak / Servicios Generales | 944 060 990 | http://www.zamudiokoudala.net

OHARRA: Mezu elektroniko honetan eta beroni erantsitako agirietan jasotzen den informazioa isilpeko informazioa izan daiteke, sekretu profesionalaren pean dagoena. Mezua bidali zaion pertsonak du, eta ez beste inork, informazio hori erabiltzeko pribilejioa, eta debekatua dago zabaltzea, indarrean dagoen legeriaren arabera. Ez da zilegi aipatutakoa ez den bat mezu honetan sartzea. Beraz, mezua bidali zaien pertsonetariko bat ez bazara, jakinarazten dizut ezen, aurretik ZAMUDIOKO UDALAren baimen idatzia ez badaukazu, debekatuta dagoela eta legez kontrakoa izan daitekeela mezua irakurtzea, kopiak egitea, erreproduzitzea, hirugarrenei zabaltzea, bertan jasotako informazioa eta erantsitako agiriak erabiltzea edo hari lotutako beste edozein egite edo ez-egite, helburua zeinahi dela ere. Hortaz, mezu hau oker baten ondorioz jaso baduzu, eskatzen dizut berehala jakinaraz diezaguzula bide honetatik bertatik, eta ezaba dezazula, ez daukazulako baimenik mezu hau eta beroni erantsitako edozein agiri erabiltzeko. Eskerrik asko zure laguntzagatik.

AVISO: La información contenida tanto en este mensaje electrónico como en los documentos adjuntos puede ser información confidencial sometida a secreto profesional y privilegiada para uso exclusivo de la persona o personas a las que va dirigido, cuya divulgación está prohibida en virtud de la legislación vigente. No está permitido el acceso a este mensaje a cualquier otra persona distinta a los indicados. De modo que si usted no es uno de los destinatarios, se le informa de que su lectura, cualquier duplicación, reproducción, distribución a terceros, así como cualquier uso de la información contenida así como de los documentos adjuntos, o cualquiera otra acción u omisión tomada en relación con el mismo, sea cual sea su finalidad, sin la previa autorización escrita del AYUNTAMIENTO DE ZAMUDIO está prohibida y puede ser ilegal. Por lo tanto, si ha recibido este mensaje por error, le rogamos nos lo comunique de forma inmediata por esta misma vía y proceda a su eliminación puesto que no está autorizado a usarlo, así como a la de cualquier documento adjunto al mismo. Gracias por su colaboración.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150923/ab72e84a/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago