[itzul] Caer al vacío
Antton Gurrutxaga Hernaiz
a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com
Ast, Api 14, 09:29:49, CEST 2016
*Amildu*z gain,* amildegira erori/jausi, amildegian (behera) erori*/*jausi *eta
*amildegitik (behera) erori/jausi* kolokazioak ere erabiltzen dira:
Esaterako (*Lexikoaren Behatoki*ko adibideak):
Mendizale bat hil da Txindokin. 23 urteko gizonezkoa da hildakoa,
Beasaingoa. *Amildegira erori* da, tontorraren inguruan zela.
http://www.berria.eus/albisteak/55939/mendizale_bat_hil_da_txindokin.htmErreskate
taldeak bertara joan ziren eta *amildegian erori*takoaren gorpua aurkitu
zuten.Arabar bat hil da Caresko zeharkaldian gertatutako harri jausi batean
(Webgune-atala). *euskal irrati telebista, 2012*. Egileak: ERREDAKZIOA.
<http://lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus/cgi-bin/08_TXERTATUA/eitb.com/09-2012/eu/1293/1293.xml>
Hondeamakinarekin lanean ari zela hormigoia hautsi eta *amildegitik behera
erorita* hil zen aurrenekoa.GUK GEURE KULTURAZ: Neurriak eta erabakiak
hartzeko unea (Aldizkari-atala). *komunikazio biziagoa, s.a.l, 2014*.
Egileak: GARCIA, Myriam. Aldizkaria: Argia, 2014-06-29.
<http://lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus/cgi-bin/08_TXERTATUA/argia/2014-06-29-2421/38042/38042.html>
Horrelakoetan, "cayó/se precipitó al vacío" erabili ohi da gaztelaniaz.
Elhuyar Hiztegian, amildegi <http://hiztegiak.elhuyar.eus/eu_es/amildegi>
sarreraren lehen adieran:
*mendira igotzen ari zela, amildegira erori zen*: cuando estaba subiendo a
la montaña, cayó al vacío
*Amildegi*ren irudizko adieran (*Lexikoaren Behatoki*ko adibideak):
«Zaharrok gara kolektiborik ahulenetako bat», gogorarazi du koordinakundeko
kide Manuel Burguetek, eta ohartarazi du egungo murrizketen ondorioz nagusi
anitz «bazterketaren *amildegian erortzeko* zorian» direla.*Krisia,
zaharren ikuspuntutik. Zaharrak ere ez dira konforme*
(Aldizkari-atala). *euskal
editorea sm, 2013*. Egileak: ELIZONDO, Edurne. Aldizkaria: Berria,
2013-01-04.
<http://lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus/cgi-bin/08_TXERTATUA/berria/d20130104/p00020001/p00020001.html>
(1)
Beti dago auzokoaren zoritxarretik etekina ateratzen duenik. Eta izurriteen
kasuan, farmazia konpainia handiak dira onuradunak. A/H1N1 gripeak Roche
Holding AG enpresa suitzarra eta Glaxo Smith Kline Plc britainiarra *amildegian
jaustetik* salbatu ditu, esaterako. Horiek ekoizten dituzte, hurrenez
hurren, Tamiflu eta Relenza; orain artean gaitzaren kontrako erremedio
bakarrak.*A/H1N1 GRIPEA. PANDEMIAREN ATARIAN. Onuradunak eta galtzaileak*
(Aldizkari-atala). *euskal editorea sm, 2009*. Egileak: VENTAS, Leire.
Aldizkaria: Berria, 2009-05-01.
<http://lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus/cgi-bin/08_TXERTATUA/berria/d20090501/p00020004/p00020004.html>
(1)
*Antton Gurrutxaga*
Hiztegiak+Corpusak teknikaria & I+G ikertzailea
a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com
<http://www.linkedin.com/pub/antton-gurrutxaga/8/2a9/2a4>
<http://scholar.google.com/citations?user=s1G5R_YAAAAJ&hl=en>
<https://www.researchgate.net/profile/Antton_Gurrutxaga>
tel.: +34 943 363040 | luzp.: 226
Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
[image: Egin zaitez bazkide!]
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
2016-04-14 0:43 GMT+02:00 Ainara R. <ainara.irakaslea a bildua gmail.com>:
> "Amildu" aditzarekin nahikoa da (edo izan daiteke kasu gehientsuenetan).
>
> Azken batean, "caerse al vacío" toki altu batetik erortzea adierazteko
> erabiltzen da: behean dagoena (zorua, itsasoa edo dena delakoa) urrun
> dagoenez, han ezer egongo ez balitz bezala da eta horregatik dator "al
> vacío".
>
> Elhuyar hiztegiak, esaterako, "amildu"ren lehenengo adibidean "caer al
> vacío" dakar.
>
> *harkaitz hartatik behera amildu zen: cayó al vacío desde aquella peña*
>
>
> http://hiztegiak.elhuyar.eus/eu_es/amildu
>
>
> ························································
>
> Ainara Ruiz (ainara.irakaslea a bildua gmail.com)
>
> --------------------------------------------------------
>
> ---------- Forwarded message ----------
> From: erroteta <joseba a bildua erroteta.com>
> Date: 2016-04-13 13:04 GMT+02:00
> Subject: [itzul] Caer al vacío
> To: itzul a bildua postaria.com
>
>
> Nola esango zenukete hori?
>
> Aurretik eskerrak emanez
>
> Joseba Berriotxoa
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160414/963b713b/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago