[itzul] Caer al vacío

Pello Goikoetxea Pello_Goikoetxea a bildua donostia.eus
Or, Api 15, 10:53:30, CEST 2016


Nik ere irudipen hori daukat, amildu ez dela caer al vacío.



Nork:   "Taberna Irazoqui, Miguel (Euskarabidea)" 
<mikel.taberna.irazoqui a bildua cfnavarra.es>
Nori:   ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Data:   15/04/2016 08:28
Gaia:   Re: [itzul] Caer al vacío


Errandakoari deus kendu gabe, badaezpada ere ohartarazi nahiko nuke gaur 
egun hainbat euskaldunek normal darabilten "amilka erori" nola ulertu 
behar den: 
 
- Elhuyar Hiztegian berean: amilka erori: caer rodando
- Orotarikoan: 

amilka (V, G, L, B, BN; Lar, Aq 1464, Hb ap. Lh, H), anbilka (SP, Lar, H), 
anbelka (B), amelka (B), amika (BN-arb). Ref.: A (amika, amilka, anbelka); 
A Apend (amelka); Iz ArOñ; Izeta BHizt2 (anbelka). 

[IMAGE]1. Derrumbándose, dando tumbos; en tropel. "Anbilka etxatzea, tira 
biraka etxatzea, rouler de haut en bas. Anbilka doa" SP. "(Ir) rodando, 
venir rodando, amilka, anbilka, iboilka joan, etorri", "arrollar, llevar 
rodando, jiraka, amilka eraman", "llevárselo de calles, irabiaka, amilka 
eraman", "derrocar, amilka botatu" Lar. "Tumbar, caer rodando, amildu 
<-mu->, amilka erori, jausi, beratu" Aq 1464. "Roulant" H. "Derrumbándose, 
dando tumbos" A. "Amelka, rodando (B)" A Apend. "Rodando. Mendien erori ta 
anbelka gan nitzen errekaraño" Izeta BHitz2. v.  itzul-amilka, 
atxil-amilka. 

AMIL-AMILKA JAUSI. "Caer, [...] rodando, (c.) amildu, (V) amil-amilka 
jausi" Añ. "Rodar, cayendo y dando vueltas, [...] amil-amilka jausi" Ib. 
Asteburu on!
 
 


Mikel Taberna 

Itzulpen Atala

Euskarabidea



De: Antton Gurrutxaga Hernaiz [mailto:a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com] 
Enviado el: jueves, 14 de abril de 2016 9:30
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Caer al vacío

Amilduz gain, amildegira erori/jausi, amildegian (behera) erori/jausi eta 
amildegitik (behera) erori/jausi kolokazioak ere erabiltzen dira:

Esaterako (Lexikoaren Behatokiko adibideak):

Mendizale bat hil da Txindokin. 23 urteko gizonezkoa da hildakoa, 
Beasaingoa. Amildegira erori da, tontorraren inguruan zela. 
BLOCKEDberria[.]eus/albisteak/55939/mendizale_bat_hil_da_txindokin[.]htmBLOCKED

Erreskate taldeak bertara joan ziren eta amildegian eroritakoaren gorpua 
aurkitu zuten.Arabar bat hil da Caresko zeharkaldian gertatutako harri 
jausi batean (Webgune-atala). euskal irrati telebista, 2012. Egileak: 
ERREDAKZIOA.

Hondeamakinarekin lanean ari zela hormigoia hautsi eta amildegitik behera 
erorita hil zen aurrenekoa.GUK GEURE KULTURAZ: Neurriak eta erabakiak 
hartzeko unea (Aldizkari-atala). komunikazio biziagoa, s.a.l, 2014. 
Egileak: GARCIA, Myriam. Aldizkaria: Argia, 2014-06-29.  
Horrelakoetan, "cayó/se precipitó al vacío" erabili ohi da gaztelaniaz.

Elhuyar Hiztegian,  amildegi sarreraren lehen adieran:

mendira igotzen ari zela, amildegira erori zen: cuando estaba subiendo a 
la montaña, cayó al vacío

Amildegiren irudizko adieran (Lexikoaren Behatokiko adibideak):

«Zaharrok gara kolektiborik ahulenetako bat», gogorarazi du 
koordinakundeko kide Manuel Burguetek, eta ohartarazi du egungo 
murrizketen ondorioz nagusi anitz «bazterketaren amildegian erortzeko 
zorian» direla.Krisia, zaharren ikuspuntutik. Zaharrak ere ez dira 
konforme (Aldizkari-atala). euskal editorea sm, 2013. Egileak: ELIZONDO, 
Edurne. Aldizkaria: Berria, 2013-01-04. (1) 

Beti dago auzokoaren zoritxarretik etekina ateratzen duenik. Eta 
izurriteen kasuan, farmazia konpainia handiak dira onuradunak. A/H1N1 
gripeak Roche Holding AG enpresa suitzarra eta Glaxo Smith Kline Plc 
britainiarra amildegian jaustetik salbatu ditu, esaterako. Horiek ekoizten 
dituzte, hurrenez hurren, Tamiflu eta Relenza; orain artean gaitzaren 
kontrako erremedio bakarrak.A/H1N1 GRIPEA. PANDEMIAREN ATARIAN. Onuradunak 
eta galtzaileak (Aldizkari-atala).  euskal editorea sm, 2009. Egileak: 
VENTAS, Leire. Aldizkaria: Berria, 2009-05-01. (1) 

Antton Gurrutxaga 
Hiztegiak+Corpusak teknikaria & I+G ikertzailea

[IMAGE]


a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com  [IMAGE]
tel.: +34 943 363040 | luzp.: 226

Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
 

BLOCKEDelhuyar[.]eusBLOCKED
 Egin zaitez bazkide!



Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa 
izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. 
Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera 
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo 
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi 
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.


2016-04-14 0:43 GMT+02:00 Ainara R. <ainara.irakaslea a bildua gmail.com>:
"Amildu" aditzarekin nahikoa da (edo izan daiteke kasu gehientsuenetan).

Azken batean, "caerse al vacío" toki altu batetik erortzea adierazteko 
erabiltzen da: behean dagoena (zorua, itsasoa edo dena delakoa) urrun 
dagoenez, han ezer egongo ez balitz bezala da eta horregatik dator "al 
vacío".

Elhuyar hiztegiak, esaterako, "amildu"ren lehenengo adibidean "caer al 
vacío" dakar.

harkaitz hartatik behera amildu zen: cayó al vacío desde aquella peña

BLOCKEDhiztegiak[.]elhuyar[.]eus/eu_es/amilduBLOCKED


························································

Ainara Ruiz   (ainara.irakaslea a bildua gmail.com)

--------------------------------------------------------

---------- Forwarded message ----------
From: erroteta <joseba a bildua erroteta.com>
Date: 2016-04-13 13:04 GMT+02:00
Subject: [itzul] Caer al vacío
To: itzul a bildua postaria.com


Nola esango zenukete hori? 

Aurretik eskerrak emanez

Joseba Berriotxoa

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160415/41a76d71/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: image/gif
Tamaina: 64 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160415/41a76d71/attachment.gif>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago