[itzul] Ordena
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Or, Abu 5, 17:09:48, CEST 2016
Josu, zuk darabilzun arrazoi horrek, balio izatekotan, balioko luke ez
bakarrik euskararen kasurako, baizik eta gaztelaniarako ere.
Horrela, ba, troncocónico "de forma de tronco de cono" baldin bada, eta
horixe bada espresiorik egokiena, hobe "troncocónico" ez erabili, eta
horren ordez zuzenean "de forma de tronco de cono" erabiltzea. Eta horrela
jokatuz, hauxe lortuko genuke gaztelaniaz:
Columna de forma de tronco de cono de acero galvanizado de 5 metros de
altura
Sintagma askoz ere gehiago luzatu dugu, baina esanahi-zipitzik gehitu gabe,
ezen, zuk esan duzunez, "de forma de tronco de cono" eta "troncocónico"
sinonimo bete-beteak dira.
Nire galdera da: gaztelaniazko erabileran (eta beste hizkuntza askotan)
onartzen ez diren esaldi-lukainka horiei zergatik ireki behar diegu atea
euskaraz?
Josu Garate Golmayo<josugarate a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2016(e)ko abuztuak 5 16:57):
> Kaixo,
>
> nere ustez, kontua da gaztelaniaz troncocónico hori "de forma de tronco de
> cono" dela. Tronco de cono euskaraz kono-enbor denez, nik ez dut ikusten *kono-enbor
> formako* baino termino egokiagorik.
>
>
>
> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2016(e)ko abuztuak 5 16:48):
>
> Izenlagun-pilaketa larriagotzen duen arrazoia da gaztelaniazko
>> "troncocónico" adjektiboaren euskaratzaileek egoki jo dutela euskararako
>> espresio askoz astunago bat erabiltzea gaztelaniazkoa baino, Euskaltermek
>> erakusten duenez (agerpen bakarrean):
>>
>> troncocónico = kono-enbor formako
>>
>> Alegia, lehenbizi euskaraz izen bat ezerezetik bezala sorrarazi
>> dute ("forma") eta horri gero -KO atzizkia gehitu.
>>
>> Ohar bedi, ordea, "cónico" itzultzeko ez dutela mekanismo astuntzaile
>> hori erabili kasu bakarrean ere: zuzenean "koniko" ematen dute
>> (adibide-pila ikus daiteke Euskaltermen), ez "kono FORMAKO".
>>
>> Askoz ere logikoagoa eta euskararentzat mesedegarriagoa irudituko
>> litzaidake troncocónico = enborkoniko (hitz bakarrean) izatea.
>>
>> Hiztegigintzak horrela lagunduko balu, euskarazko itzulpena askoz
>> samurragoa litzateke:
>>
>> 5 metroko altuerako/altueradun altzairu galbanizatuzko zutabe enborkonikoa
>>
>> Ohar bat: Euskaltermek "b"-rekin dakar "galvanizado"ren euskal ordaina,
>> ez "v"rekin. Nolanahi ere, "v"rekin idazteko motibo dezente gehiagorik
>> (tira: motibo GUZTIAK, esango nuke) izan dezakegu, baldin eta Galvani
>> italiarraren abizenetik eratorritako hitza badugu. Baina hori beste
>> eztabaidagai bat da.
>>
>> Alfontso Mujika Etxeberria<a.mujika a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi
>> zuen (2016(e)ko abuztuak 5 12:24):
>>
>> zutabea
>>> kono-enbor formako zutabea
>>> altzairu galvanizatuzko zutabea
>>> kono-enbor formako altzairu galvanizatuzko zutabea
>>> 5 metro altuko kono-enbor formako altzairu galvanizatuzko zutabea
>>> ----
>>> Izenlagun asko pilatu nahi ez badira, izenlagunen bat izenaren ondoren
>>> jar daiteke. Aukeran, ZEREZKO da, nik uste, errazen pasa daitekeena
>>> izenaren eskuinera (hor ditugu, kasu, Barbierren "zubi burdinazkoa" edo
>>> Lardizabalen "biotz burnizkoa").
>>>
>>> 5 metro altuko kono-enbor formako zutabe altzairu galvanizatuzkoa.
>>>
>>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>> <https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
>>> https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
>>> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
>>> https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
>>> <https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>>>
>>>
>>> a.mujika a bildua elhuyar.com
>>>
>>> tel.: 943363040 | luzp.: 216
>>> Zelai Haundi, 3
>>> Osinalde industrialdea
>>> 20170 Usurbil
>>>
>>> *www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>>> [image:
>>> https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>>>
>>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
>>> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
>>> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
>>> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
>>> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
>>> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>>>
>>> El 5 de agosto de 2016, 10:47, TRADUCCIONES <traducciones a bildua logikaline.com
>>> > escribió:
>>>
>>>> Kaixo:
>>>>
>>>> Columna troncoconica de acero galvanizado de 5 metros de altura.
>>>>
>>>> Duda: euskaraz zein da ordena materia-forma-altuera,
>>>> forma-materia-altuera,
>>>> altuera, materia-forma......?
>>>>
>>>> Luis mari
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160805/fd600ff2/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago