[itzul] Ordena

Josu Garate Golmayo josugarate a bildua gmail.com
Or, Abu 5, 16:57:30, CEST 2016


Kaixo,

nere ustez, kontua da gaztelaniaz troncocónico hori "de forma de tronco de
cono" dela. Tronco de cono euskaraz kono-enbor denez, nik ez dut
ikusten *kono-enbor
formako* baino termino egokiagorik.



Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2016(e)ko abuztuak 5 16:48):

> Izenlagun-pilaketa larriagotzen duen arrazoia da gaztelaniazko
> "troncocónico" adjektiboaren euskaratzaileek egoki jo dutela euskararako
> espresio askoz astunago bat erabiltzea gaztelaniazkoa baino, Euskaltermek
> erakusten duenez (agerpen bakarrean):
>
> troncocónico = kono-enbor formako
>
> Alegia, lehenbizi euskaraz izen bat ezerezetik bezala sorrarazi
> dute ("forma") eta horri gero -KO atzizkia gehitu.
>
> Ohar bedi, ordea, "cónico" itzultzeko ez dutela mekanismo astuntzaile hori
> erabili kasu bakarrean ere: zuzenean "koniko" ematen dute (adibide-pila
> ikus daiteke Euskaltermen), ez "kono FORMAKO".
>
> Askoz ere logikoagoa eta euskararentzat mesedegarriagoa irudituko
> litzaidake troncocónico = enborkoniko (hitz bakarrean) izatea.
>
> Hiztegigintzak horrela lagunduko balu, euskarazko itzulpena askoz
> samurragoa litzateke:
>
> 5 metroko altuerako/altueradun altzairu galbanizatuzko zutabe enborkonikoa
>
> Ohar bat: Euskaltermek "b"-rekin dakar "galvanizado"ren euskal ordaina, ez
> "v"rekin. Nolanahi ere, "v"rekin idazteko motibo dezente gehiagorik (tira:
> motibo GUZTIAK, esango nuke) izan dezakegu, baldin eta Galvani italiarraren
> abizenetik eratorritako hitza badugu. Baina hori beste eztabaidagai bat da.
>
> Alfontso Mujika Etxeberria<a.mujika a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2016(e)ko abuztuak 5 12:24):
>
> zutabea
>> kono-enbor formako zutabea
>> altzairu galvanizatuzko zutabea
>> kono-enbor formako altzairu galvanizatuzko zutabea
>> 5 metro altuko kono-enbor formako altzairu galvanizatuzko zutabea
>> ----
>> Izenlagun asko pilatu nahi ez badira, izenlagunen bat izenaren ondoren
>> jar daiteke. Aukeran, ZEREZKO da, nik uste, errazen pasa daitekeena
>> izenaren eskuinera (hor ditugu, kasu, Barbierren "zubi burdinazkoa" edo
>> Lardizabalen "biotz burnizkoa").
>>
>> 5 metro altuko kono-enbor formako zutabe altzairu galvanizatuzkoa.
>>
>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>> <https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
>> https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
>> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
>> https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
>> <https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>>
>>
>> a.mujika a bildua elhuyar.com
>>
>> tel.: 943363040 | luzp.: 216
>> Zelai Haundi, 3
>> Osinalde industrialdea
>> 20170 Usurbil
>>
>> *www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>> [image:
>> https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>>
>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
>> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
>> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
>> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
>> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
>> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>>
>> El 5 de agosto de 2016, 10:47, TRADUCCIONES <traducciones a bildua logikaline.com>
>> escribió:
>>
>>> Kaixo:
>>>
>>> Columna troncoconica de acero galvanizado de 5 metros de altura.
>>>
>>> Duda: euskaraz zein da ordena materia-forma-altuera,
>>> forma-materia-altuera,
>>> altuera, materia-forma......?
>>>
>>> Luis mari
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160805/36956be5/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago