[itzul] "Escanda" edo "trigo almidonero silvestre"

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.eus
Ost, Abu 17, 12:57:36, CEST 2016


> Gari mota horren euskarazko izenaren bila nabil. Nafarroako herri 
> batzuetan, /ezkanda, ezkandia, gainzuri/ izendapenak erabiltzen dira, 
> baina jakin nahi nuke ea baden besterik. Hona hemen Wikipediako 
> lotura, gaztelaniaz: https://es.wikipedia.org/wiki/Triticum_dicoccoides

Garien izenekin eta, oro har, landareen izenekin tentuz ibili beharra 
dagoen arren (esan nahi dut, izen zientifikoen, izen arrunten eta 
hizkuntza batetik besterako izenen arteko harremanetan), uste dut 
euskaraz aipatzen dituzun moduak egokiak izan daitezkeela.

Alde batetik, badirudi izen horiek (/ezkanda, ezkandia, gainzuri/, baita 
/galzuri /ere, esango nuke; begiratu OHEn http://tinyurl.com/zpk9tzk), 
Triticum spelta motari dagozkiola; baina, bestaldetik, dirudienez mota 
hori Triticum dicoccoides gari motaren bilakaera bat besterik ez da.

Zoritxarrez, OHEk landareei buruz (eta izaki bizidunei buruz, oro har) 
hitz egiten duenean ez du espezieen izen zientifikorik ematen. Alabaina, 
kasu honetan, /galzuri/ sarreran arreta pixka batez begiratzen baduzu, 
ikusiko duzu Andima Ibiñagabeitiak 1966an frantsesetik egindako 
/Bergiliren Idazlanak osorik: Unai-Kantak eta Alor-Kantak /itzulpenean 
/épeautre /(hau da, Triticum spelta) ematen duela /galtxuri/.


-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.eus
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160817/1f87c58e/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago