[itzul] "Escanda" edo "trigo almidonero silvestre"

Amaia Apalauza amaia.apalauza a bildua gmail.com
Ost, Abu 17, 16:04:01, CEST 2016


Eskerrik asko, Gotzon.
Erronkariko landareei buruzko testu bat izanik, *ezkanda *jartzea erabaki
dut, izen hori aski hedatua baita inguru hartan.
Ongi izan,
Amaia

Gotzon Egia<gegia a bildua gipuzkoa.eus> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
abuztuak 17 12:57):

>
> Gari mota horren euskarazko izenaren bila nabil. Nafarroako herri
> batzuetan, *ezkanda, ezkandia, gainzuri* izendapenak erabiltzen dira,
> baina jakin nahi nuke ea baden besterik. Hona hemen Wikipediako lotura,
> gaztelaniaz: https://es.wikipedia.org/wiki/Triticum_dicoccoides
>
>
> Garien izenekin eta, oro har, landareen izenekin tentuz ibili beharra
> dagoen arren (esan nahi dut, izen zientifikoen, izen arrunten eta hizkuntza
> batetik besterako izenen arteko harremanetan), uste dut euskaraz aipatzen
> dituzun moduak egokiak izan daitezkeela.
>
> Alde batetik, badirudi izen horiek (*ezkanda, ezkandia, gainzuri*, baita *galzuri
> *ere, esango nuke; begiratu OHEn http://tinyurl.com/zpk9tzk), Triticum
> spelta motari dagozkiola; baina, bestaldetik, dirudienez mota hori Triticum
> dicoccoides gari motaren bilakaera bat besterik ez da.
>
> Zoritxarrez, OHEk landareei buruz (eta izaki bizidunei buruz, oro har)
> hitz egiten duenean ez du espezieen izen zientifikorik ematen. Alabaina,
> kasu honetan, *galzuri* sarreran arreta pixka batez begiratzen baduzu,
> ikusiko duzu Andima Ibiñagabeitiak 1966an frantsesetik egindako *Bergiliren
> Idazlanak osorik: Unai-Kantak eta Alor-Kantak *itzulpenean *épeautre *(hau
> da, Triticum spelta) ematen duela *galtxuri*.
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.eus
> 43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160817/f381a62f/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago