[itzul] Gela bikoitza (edo Logela bikoitza), sigletan

Unamuno Plazaola Mario m.unamuno a bildua pamplona.es
As, Abu 23, 08:45:25, CEST 2016



      Asko eta asko oporretatik itzultzen ari garen honetan...


       Nola eman izenburukoen siglak euskaraz?   Ostatu eta hotelen zerrenda baterako da.

       Guk dakigunez, bada turismo hiztegi bat euskaraz (http://www.euskara.euskadi.eus/r59-738/eu/contenidos/informacion/6503/eu_2415/adjuntos/Hiztegiak/%20TurismoHiztegia_Df.pdf), baina bertan ez dugu siglarik ikusi.

        Oso joan-etorri bitxia izan du gure itzulpen prozesu honek, hara: ez genuen zuzen interpretatu jatorrizkoan itzultzeko bidali ziguten sigla (H.D.).  "Habitación + desayuno" esan nahi zuelakoan geundenez, OG eman genuen, baina eskatzaileak  harritu egin ziren gure itzulpena ikustean, eta galdetu zeren sigla zen. Horrela jakin genuen eman nahi zutena izenburukoa zela ("habitación doble"), eta ez "habitación + desayuno". Bide horretatik ikertzen -nahasmen gero eta handiagoan-  ikusi dugu gaztelaniaz H.D., HD eta AD siglak "habitación + desayuno" adierazteko baliatzen direla. Beraz, itzulpen-eskatzaileek ere ez zutela asmatu adierazi nahi zutena adierazten.

     Bururatu zaigun beste bide bat "2 pax" ematea da, "pax2 delako hori nazioartekoa delakoan. Zer irizten diozue?


    eskerrik asko aurretiaz.

                                                               Mario Unamuno


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160823/4f5c2fbb/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago