[itzul] "Con... sumo gusto, Basauri"

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.eus
Or, Abe 2, 12:38:56, CET 2016


Publizitateko hitz-joko horiek, nire iritziz, desafekzioa ez ezik, frustrazioa ere eragin dezakete, euskaraz ondo bideratzen ez badira.

Horrek esan nahi du, niretzat, hitz jokotik aldentzea (kasualitatez euskaraz pareko bat aurkitzen ez bada, behintzat). Uste dut nahiko (gogobetegarria) izaten dela ideia nagusia jasotzen duen esaldi bat ematea. Kasu honetan, «gozatu kontsumo arduratsuaz» edo antzeko zerbait.


Asier Larrinaga Larrazabal


From: Patricia Jorge Kuartango [mailto:kuartango a bildua gmail.com]
Sent: ostirala, 02 de abendua de 2016 09:33
To: ItzuL
Subject: [itzul] "Con... sumo gusto, Basauri"

Kaixo guztioi:
Zaharrak berri.

Herriko talde ekologista batek kontsumo arduratsu eta hurbilekoaren inguruko kanpaina abiarazi du, eta goian adierazitako hori da gaztelaniazko leloa.
Eta hemen gaude, gaztelaniaz ederto funtzionatzen duen esaldi hori euskarara ekartzeko saiakera antzuetan, erabat etsita... Gaztelaniazkotik aldenduta ere, euskarazko esaldirik ezin asmatu gabiltza...
Ez dakit loturarik duen ala ez, baina, lehengoan, Asierrek desafekzioaren kontua aipatu zuenean, egoera hau etorri zitzaidan burura, hain zuzen ere. Ez da kontu bera, baina lotura badu, nire ustez. Sarri, "gaztelaniazkotik aldentzea" baino, hasiera-hasieratik euskaraz ere pentsatu beharko lirateke kanpainak, leloak, eta abar...
Bota dut purrustadatxoa!
Norbaitek laguntzerik bai?
Milesker!
 
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161202/98f80974/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago