[itzul] "Con... sumo gusto, Basauri"

Magdalena Gazda mgazda75 a bildua gmail.com
Or, Abe 2, 15:02:54, CET 2016


Kaixo, Patricia:

Hona nire proposamenak:




*Gehiegizko kontsumorik ez, atseginez.Erosi ere, neurriz, atsegin
handiz!Neurriz erosi, neurrigabe gozatuNeurriz erositakoa gogokoagoa*

Magda



LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER<larrinaga_asier a bildua eitb.eus> igorleak hau idatzi
zuen (2016(e)ko abenduak 2 12:38):

>
>
> Publizitateko hitz-joko horiek, nire iritziz, desafekzioa ez ezik,
> frustrazioa ere eragin dezakete, euskaraz ondo bideratzen ez badira.
>
>
>
> Horrek esan nahi du, niretzat, hitz jokotik aldentzea (kasualitatez
> euskaraz pareko bat aurkitzen ez bada, behintzat). Uste dut nahiko
> (gogobetegarria) izaten dela ideia nagusia jasotzen duen esaldi bat ematea.
> Kasu honetan, «gozatu kontsumo arduratsuaz» edo antzeko zerbait.
>
>
>
>
>
> Asier Larrinaga Larrazabal
>
>
>
>
>
> *From:* Patricia Jorge Kuartango [mailto:kuartango a bildua gmail.com]
> *Sent:* ostirala, 02 de abendua de 2016 09:33
> *To:* ItzuL
> *Subject:* [itzul] "Con... sumo gusto, Basauri"
>
>
>
> Kaixo guztioi:
>
> Zaharrak berri.
>
> Herriko talde ekologista batek kontsumo arduratsu eta hurbilekoaren
> inguruko kanpaina abiarazi du, eta goian adierazitako hori da gaztelaniazko
> leloa.
>
> Eta hemen gaude, gaztelaniaz ederto funtzionatzen duen esaldi hori
> euskarara ekartzeko saiakera antzuetan, erabat etsita... Gaztelaniazkotik
> aldenduta ere, euskarazko esaldirik ezin asmatu gabiltza...
>
> Ez dakit loturarik duen ala ez, baina, lehengoan, Asierrek desafekzioaren
> kontua aipatu zuenean, egoera hau etorri zitzaidan burura, hain zuzen ere.
> Ez da kontu bera, baina lotura badu, nire ustez. Sarri, "gaztelaniazkotik
> aldentzea" baino, hasiera-hasieratik euskaraz ere pentsatu beharko lirateke
> kanpainak, leloak, eta abar...
>
> Bota dut purrustadatxoa!
>
> Norbaitek laguntzerik bai?
>
> Milesker!
>   <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161202/7125e872/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago