[itzul] euskararen desafektua

LB luisber12 a bildua gmail.com
Or, Abe 9, 13:17:37, CET 2016


 

 

  _____  

De: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER [mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.eus] 
Enviado el: lunes, 05 de diciembre de 2016 9:49
Para: 'ItzuL'
Asunto: Re: [itzul] euskararen desafektua

 

 

Niri txundigarri egiten zait Altube aipatzea. Azken mende honetan ez du
inork ezer aztertu euskarako hitz-ordenari buruz? Eta ez zaigu ezer itsatsi?
Alferrik izan dira, eraginik gabekoak, "Idazkera-liburua" (Zubimendi eta
Esnal, 1993), "Joskera lantegi" (Garzia, 1997) eta beste?

 

Ez dituzu irakurtzen euskal kazetak? Ez dituzu entzuten euskal albistegiak,
irratiz bezala telebistaz? Ez dituzu irakurtzen euskaraz argitarazen diren
liburuak? Ez dituzu irakurtzen hormetan, busetan, tren geltokietan,
supermerkatuetan, autobideetan jarrita dauden ohar eta afixak? Ez duzu
ikusten horietan guztietan Altuberen itzala, handi, sendo eta bizitore, ala
ezikusi egiten diozu? Jarrera bitxia, segur, ikusirik nola lerratzen zaren
zure lehen mezuan Altuberen eskolako egituren aldera. Zeren, hori hala ez
bada, zer zitzaizun xuxen salagarri kritikatzen zenituen esaldietan,
esaterako honetan?:

 

«Ekitaldia izango da abenduaren 3an, goizeko 11:30ean, Guggenheim Bilbao
Museoko Auditoriumean».

 

Zergatik esaldi hori estakuru gabea izango litzateke Donibane Garazin eta
zeresana ematen du Bilbon?  Pentsatu duzu horretaz inoiz?

 

Ez ote da ez duzula antzematen Altuberen itzala preseski hartan bildua bizi
zarelako, gutako gehienok bezala, bestalde? Arrainak ere hala bizi omen
dira, uretan murgilduak eta uraren ezaguerarik gabe. Lehorerra ateratzen
direnean hasten dira faltan botatzen beren elementua. Euskaldunak ere, aski
dugu iparraldeko/sortaldeko literatur tradizioaren ur garbietan ixtant bat
murgiltzea, kolpez sentitzen hasteko bizi garen zingira altubianoren
kiratsa. 

 

Altubianismoak izango ditu gurean bere aurkariak, diozun bezala, baina nik
ez ditut hanbat entzuten, eta ez euskal irakaskuntzan, ez euskal
komunikabidetan, ez  euskal akademian iduri du utzi dutela lorratz handirik
orain arte. Areago, badira gure artean zenbait jende eremuan hoska bezala
ari direnak anitz urtez alerta gorria jotzen eta lau haizetara oihukatzen
Altubek ereindako hazi txarretik ernatu egitura erregresibozko laparrak
itotzera daramala euskeraren soroa, eta behar ditugula berriro besarkatu
klasikoen bideak, eta, nahiz eta beren argudioak arrazoiz eta datuz poliki
hornituak paratu guztion begien aurrean, ez zaie egiten ahuntzaren gauerdiko
eztulari baino jaramon gehiago, edo ez da ikusten egiten zaienik hanbat,
nagusi dabiltzan joskeretatik juzkatzera behintzat. 

 

Irudipena daukat beharko direla alboratu behingoz itzulinguruak, jaurti
mozorroak, eta ozen oihukatu, denek entzuteko gisan:  KILL ALTUBE! (horra
elastiko cool batzuetarako eslogan posible bat).

 

Txundigarri egiten zait, era berean, ulergarritasuna, zuzentasuna eta
komunikagarritasuna berdintzea. Pirro delako batek honela zioen 1868an:

 

Nork berdintzen ditu? Eta zein zentzutan ditu berdintzen? Aldiz, baldin hiru
ente horiek  berdintzea bada hirurak prezatzea, goratzea eta abantzaraztea,
non dago bekatua?

 

«Men senior, I sende evos un gramatik e un varb-bibel de un nuov glot nomed
universal glot. In futur, I scriptrai evos semper in dit glot. I pregate
evos responden ad me in dit self glot».

 

Nik arazo barik ulertzen dut goiko pasarte hori. 

 

Zorionekoa zu.

 

Komunikagarria da? Ez! Guztiz asmo serioz sortutako universalglot horrek
barregura ematen digu. Komunikagarritasuna sortzetik suntsituta.

 

Ez dut ulertzen zure arrazoibidea, Altuberen itzal zure ustez ausentetik
salto egiten duzu Pirroren asmazio glotosortzaileetara. Nire zangoek ezin
naute egari hain bide luzean. 

 

Bukatzeko, kasu zenbait gomendiorekin. Maria Antonietak gomendatu omen zien
bere menekoei ogirik ez baldin bazuten jan zitzatela brioxak, eta azkenean
ez brioxak baina bera iretsi zuten. Orobat, inork esaten badu, umil-umila,
euskarazko zenbait baliabide, molde eta egitura eskas atzemaiten dituela eta
behar litezkeela ahalaz aberastu eta zalutu, gure aurrekoek egin zuten
bezala, otoi ez bekio gomenda jan ditzala erdal brioxak, zeren orduan bai
zakua pedazuaren alde litekeela eta frogatuko litzatekeela gomendio
emailearen amodio mendrea defendatzen duen mintzaira horren aldera eta haren
hiztun zenbaitengana. 

 

Asier Larrinaga Larrazabal

 

 

From: LB [mailto:luisber12 a bildua gmail.com] 
Sent: sábado, 03 de diciembre de 2016 17:10
To: 'ItzuL'
Subject: Re: [itzul] euskararen desafektua

 

 

Gai honetaz inori eskolak emateko ez asmorik eta ez jakitaterik gabe,
ausartzen naiz esatera ados nagoela plazaratzen dituzun lau puntuekin, baina
ez zure beste ideia horrekin, noiz diozun arazoa dela ez dugula jakin izan
puntu horiek ondo gizartzeratzen. 

 

Nire ustez, arazoa sinpleagoa da: Altuberen izurria, edo izurri altubianoa
—gure artean egundaino bezain indartsu eta buruxut dabilena— arrasetik
errautsi ezak gauzka paradero nahasi honetan. Altubek, edo beharbada haren
jarraitzaile sutsuenek (gehi bidea apailatu zioten aurrekari zenbaitek, nola
ziren Larramendi, Arana, Azkue et alia), irizpide ideologiko bat ezarri
diote hizkuntzari, eta haren arabera eraiki nahi izan da gurean joskera
sistema bat lotura gutxi daukana euskera idatziaren tradizio historikoarekin
eta hizkuntza mintzatuaren praxi errealarekin. Oharkabean ala ohartuki,
herensuge izugarri batez erditu zen gure pentsalari arrasaterra, eta munstro
horrek ahotik turrustatzen dituen sugarrek gauzkate inpotentzia sintaktiko
absolutu batean kixkalduak iragan larogeitaka urte honetan.

 

Lege altubianoen fikzio suizidak desmuntatu arte, ez dago zer eginik. 

 

Euskal tradizio idatziaren askatasun prosodiko-estilistikoa berreskuratu
arte, galduak gara.

 

Euskeraren izaera eta antolamendu pospositiboa emeki baina fermuki molde
prepositiboetara ekartzeko deliberoa inteligentziaz eta zentzuz besarkatu
arte, jai dugu (ohartu ez zutela besterik egin duela lau mende latineko eta
auzo erromantzeetako baliabide anaforikoak euskara ekarri zituzten idazle
klasikoek, edo, oraintsuago, hizkera zientifikoan preposizio berri andana
bat sortu dutenek eskola eta unibertsitateko beharrizanetarako). 

 

Azkenik, eta aurreko hiru puntuetara azkarrago eta errazago iristeko
estrategia unibertsal gisa, konprenitu arte esaldiak tajutzean behar dugula
saiatu beti mezuak antolatzen halako gisaz non esaldia ulergarria izango den
irakurri ahala, eta ez irakurri ondan,  etorkizunak begi gorriak izango ditu
guretzat. 

 

LB

 

NB: Alperrik da gure etxeko gabeziak maskaratzea esanez areagokoak dituela
auzoak. Diozunean  “gaztelaniazko perpausa ere zakarrontzira botatzeko
modukoa” dela, ez diozu egia. Esaldi hori erabat zuzena eta egokia da
gazteleraz, errotik ulergarria delako eta perfektuki betetzen duelako bere
zeregin komunikatiboa. Arazoak ez daude gazteleraz (eta daudenak berek
konponduko dituzte), arazoak euskeraz ditugu, are gazteleraren erabilera
desmasiatuen kalkoz geronek sortuak direnean ere. 

 

 

 

  _____  

De: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER [mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.eus] 
Enviado el: jueves, 01 de diciembre de 2016 11:05
Para: 'ItzuL'
Asunto: Re: [itzul] euskararen desafektua

 

 

Esango nuke nahiko bat gatozela agertu ditugun iritzietan Gilen, Bittor,
Amaia, Xabier eta ni. Iritzi-batasun hori labur azaltzen ere ausartuko naiz.

 

1. Euskaraz. galdegaia bada.

 

2. Galdegaia testuinguruak zehazten du (mintzagaia ere bai).

 

Nik beste ideia hauek erantsiko nituzke iritzi-batasuna hausteko beldurrik
barik.

 

3. Galdegaia hainbat modutara agerrarazten da: posizioaren bidez, morfema
bidez...

 

4. Testu-estilo batetik bestera, aldeak egon daitezke galdegaia
agerrarazteko moduan.

 

Beharbada --hemen dator nire gogoeta--, ez dugu asmatu ideia horiek
transmititzen eta, are txarrago dena, ez dugu behar bezala aztertu zelan
jokatu testu-estilo bakoitzean.

 

Atzoko esaldietara itzulita, zer abantaila du (a)-k (b)-rekiko? Niretzat,
bat ez.

 

(a) «Ekitaldia izango da abenduaren 3an, goizeko 11:30ean, Guggenheim Bilbao
Museoko Auditoriumean».

 

(b) «Ekitaldia abenduaren 3an izango da, goizeko 11:30ean, Guggenheim Bilbao
Museoko Auditoriumean».

 

Gaztelaniazko esamoldeetatik askatzea dela eta, ez dut ulertzen zergatik
abiatu behar dugun beti gaztelaniatik, are gonbidapen soil bat euskaraz
emateaz ari garenean ere.

 

(c) «Etortzekoa bazara, eskertuko dizugu baieztatzea 945 018 110 telefonoan
edo helbide elektroniko honetan:  hps-sailburuordetza a bildua euskadi.eus».

 

Perpaus horretan, «etortzekoa bazara» ez da «eskertuko dizugu»-ren
baldintza. «Eskertuko dizugu» horrek ez du inongo zentzurik. Hor,
kortesiazko esamolde bat jarri beharko litzakete: «eskertuko genizuke...».
Dena dela, nik honela ipiniko nuke:

 

(d) «Etortzekoa bazara, baieztatu, mesedez, 945 018 110 telefonoan edo
helbide elektroniko honetan:  hps-sailburuordetza a bildua euskadi.eus».

 

Beharbada, baten batek nahiago du gaztelaniazko «le agradecemos» esamoldean
katigatu, nahiz eta gaztelaniazko perpausa ere zakarrontzira botatzeko
modukoa izan: «Le agradecemos con­firme su asistencia con antelación en el
teléfono 945 018 110 o por correo electrónico:
hps-sailburuordetza a bildua euskadi.eus».

 

 

Asier Larrinaga Larrazabal

 


 

 <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/> 

 <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/> 

 

  _____  

No se encontraron virus en este mensaje.
Comprobado por AVG - www.avg.com
Versión: 2016.0.7924 / Base de datos de virus: 4664/13540 - Fecha de
publicación: 12/05/16

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161209/d5fa2d27/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago