[itzul] euskararen desafektua - eta 5
Gilen Mejuto
gilenmejuto a bildua gmail.com
Al, Abe 12, 16:27:15, CET 2016
Gai honen harira, oso interesgarria iruditu zait Mikel Martínez Aretaren
artikulu hau:
Euskararen hitz hurrenkeraren garaikaketa baterako materialak
<https://www.google.es/url?sa=t&source=web&rct=j&url=http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/literatura/26/26343379.pdf&ved=0ahUKEwjB1Jy6-e7QAhXEWhoKHQ5vAS4QFggYMAA&usg=AFQjCNF3AFkbTU9ynfak76_B7Nym5TXXKg&sig2=ClavVPg49MeZ7l4Rn98cTQ>
On Dec 12, 2016 2:38 PM, "Bittor Hidalgo" <bittorhidalgo a bildua euskalnet.net>
wrote:
> Esaldi luzean ordea, aditza -esaldiko beste osagai guztiak esanahi zentral
> bakar baten inguruan biltzen duen dituen osagaia- zenbat eta atzerago /
> beranduago eman esaldian, orduan eta nekezagoa da esaldia ulertzen eta
> aditzaren aurretik emaniko osagai guztien memoria gorde eta hauen arteko
> lotura harremana asmatzeko. Eta nola badakigun 'galdegaia eta'
> testuinguruak argituko duela, ez daukagu inongo beharrik / obligaziorik
> inongo osagai luze edo labur emateko aditzaren aurretik. Beraz, esaldi
> luzearen hasiera aldean emaniko edo eman genezakeen zeinahi osagai laburri
> bigarren osagai gisa erantsiz gero aditza modu klitiko atonoan, aukera ezin
> hobea daukagu ondoren emaniko osagaiak, luzeak izanik ere, aurretiko
> aditzak jada sortutako unibertso predikatiboaren barruan erraz kokatzeko
> eta esaldia irakurri ahala ulertzen joateko, osagai guztiak banan-banan
> gure memorian gorde beharrik gabe urrunean datorren aditz batek argitu ahal
> izan diezazkigun bitartean beren arteko lotura harremanak. Esaldia modu
> honetan antolatua, ez da bakarrik azpimarratua gertatuko aditzaren aurre
> justuan emaniko osagaia, baizik eta ondorengo guztiak ere (hau da esaldian
> aldi berean 'galdegai' bat baino gehiago eman ahal izango bagenitu bezala,
> eta ez da mauka). Adibidez ondoko esaldia(k):
>
> a) Gaur etorriko dira zure lagun guztiak etxera lotara, bihar elkarrekin
> joan ahal gaitezen Donostiara Mari Tereren ezkontzara goizeko hamarrak
> baino lehenago.
>
> Zein da galdegaia esaldi horretan? Edota zenbat galdegai daudeke? Irakurri
> ahala egiten da ulergarri esaldia? Bakoitzak esan beza. Niretzat edozein
> modutara ere esaldiaren komaren ondorengo bigarren atalak pisu berezia
> hartzen du bere luzera eta emaniko informazioagatik besterik ez bada ere.
> Edozein modutara ere ordea, niretzat nahiko garbi legoke esaldiko GAUR
> osagaia 'nahiko' gailendua gertatzen dela behin aditza honi modu
> klitikoan-edo erantsiz gero, baina nekez esango nuke hori denik esaldiko
> 'galdegaia' edo 'galdegai bakarra' behintzat. Eta zer gertatzen da galdera
> berak egiten baditugu ondoko ordenamenduetan:
>
> b) Gaur zure lagun guztiak etorriko dira etxera lotara, bihar elkarrekin
> joan ahal gaitezen Donostiara Mari Tereren ezkontzara goizeko hamarrak
> baino lehenago.
> c) Gaur zure lagun guztiak etxera etorriko dira lotara, bihar elkarrekin
> joan ahal gaitezen Donostiara Mari Tereren ezkontzara goizeko hamarrak
> baino lehenago.
> d) Gaur zure lagun guztiak etxera etorriko dira lotara, bihar elkarrekin
> joan ahal gaitezen Donostiara Mari Tereren ezkontzara goizeko hamarrak
> baino lehenago.
> e) Gaur zure lagun guztiak etxera lotara etorriko dira, bihar elkarrekin
> joan ahal gaitezen Donostiara Mari Tereren ezkontzara goizeko hamarrak
> baino lehenago.
>
> Esaldi bakoitza, ahoskatzean edo irakurtzean zatitzen eta intonatzen dugun
> moduaren arabera, desberdintasunak izango ditugu, baina batetik, guztietan,
> esaldiaren komaren ondorengo bigarren atalak pisu berezia hartzen du bere
> luzera eta emaniko informazioagatik besterik ez bada ere, eta bestetik ez
> da jada GAUR osagaia inola ere gailendua gertatzen aditza ondorenetik
> kentzen diogun orduko, eta aldiz bai -nahiz, berriro diot, ahoskatzean edo
> irakurtzean esaldia zatitzen eta intonatzen dugun moduaren arabera izango
> den, 'hainbat' gailendua gertatzeko aukera handiak ditu esaldi bakoitzean
> aditza ondoretik modu klitikoan-edo eransten zioan osagaiak, dela ZURE
> LAGUN GUZTIAK / ETXERA edo LOTARA osagaia.
>
> Formula hau uste dut asko hurbiltzen dela Juan Gartziak bere Joskera
> lantegi-n -eta deiturak deitura- jasotzen duen galdegai faltsuen
> erabileraren estrategiara, eta nire ustez ere ezin gehiago hurbiltzen
> zaiona gure ahozko zein idatzizko tradizio hoberenari. Eta hortik doa
> bidea. Nire ustez.
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161212/94240b42/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago