[itzul] euskararen desafektua

JULEN MAIA julian.maia a bildua ehu.eus
Or, Abe 9, 16:29:10, CET 2016


Lasaitua hartu dut (zure ibilbidea kontuan hartuta ez nuen segur aski  
zeren estuturik baina...). Eskerrik asko, Juan, azalpen gehigarri  
horiengatik. Izan ongi!

Julian


Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com> escribió:

> Bigarrenari dagokionez, Julian, nire errua da, labur beharrez, ez uztea
> garbi zer esan nahi nuen.
>
> Buruan nuena ez zen inor euskaratik (are gutxiago arau-desadostasun
> bategatik) alde egitera gonbidatzea (!), baizik eta akaso zenbait
> bilatzen/proposatzen ari direna --komunikagarritasunaren esantzia bera
>  auzo-erdera prepositiboen joskerarekin berdinduz-- kontrajarririk dagoena
> euskararen egitura tipologikoarekin, eta, bide hori azkeneraino eramanez
> gero (posible balitz), bi emaitza baino ezin etor daitezkeela hortik:
>
> a) komunikarritasun (eta erraztasun!) teorikoaren izenean, ezein
> euskaldunentzat mordoilo ulergaitza den hibrido bat lantzen tematzea
> b) euskara hartara egokitu ezinez, azkenean zuzenean erdara peto-petoaren
> egokitasun absolutura biltzea (tira: euskarazko hitz eta grafia pare bat
> utziz, agian)
>
> Beste modu batera esanda: prepositibo ez diren hizkuntzak oker erakikiak
> direlako ondorioa ateratzea.
>
> Nire galdera, horren aurrean, beti izan da: halako euskaraberritze etsien
> bidetik sartu aurretik, ziur gaude ateratzen diogula zuku guztia gure
> euskara normalari. Euskararena ote errua, klasikoaren iritziaren kontra,
> ala euskal idazleon trebezia faltarena?
>
> Honela ere badakit ez dudala bezain argi uzten kontua, baina ilunagotu
> behintzat ez ahal nuen egingo.
>
> Beste puntuaz, Julian, lehenbizikoaz, "eredu positiboak" horren pluralak
> berak adierazi nahi zuen ez dela kontua molde bakarrera homogeneizatzea
> dena. Eta eredu horien barruan daude niretzat ere Pellok aipatu dituen
> klasikoak eta beste asko. Estandarizazio prozesua ez dago kontrajarria,
> aitzitik baizik, askotariko ereduen aberastasuna baliatzearekin. Malgutu,
> zabaldu eta egokituz joan beharra dago gure prosa, baina, eraginkor izango
> bada, ardatz estandar baten jiran integraturik.
>
> Eskerrik asko xehetasunok garbiago uzteko bidea emateagatik.
>
>
>
>
> Julian Maia<julian.maia a bildua ehu.eus> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
> abenduak 7 04:09):
>
>> Ohar/iritzi pare bat Juanen (beti bezala) baieztapen interesgarrien
>> gainean:
>>
>> 1)      Gustatzen zait beheko baieztapen hau, Juanek errana:
>>
>> “Eredu positiboak behar dira, hots, testu egokiak ugaltzea eta zabaltzea,
>> ez etengabeko teoria-dantza.”
>>
>> Baina eskari bat erantsiko nuke: testu egokiak ugaltzeko eta zabaltzeko
>> ateak irekiak egon daitezela ahal den adina, zertaz zenbaitetan
>> zuzentzaileren batek tentazioa izan baitezake behin betikotzat jotzeko bere
>> ustezko arauren bat, eta horrela atea hesteko testu alternatiboen “ugaltzea
>> eta zabaltzea”ri. Eta beharbada pena izan liteke.
>>
>> 2) Ez zait gustatu beheko baieztapen hau, ongi ulertu badut:
>>
>> “Euskararen egiturekin eroso ez dagoenak baditu erdarak aukeran.”
>>
>> Eta arrazoia da erranaldi horretan inplizitua iduritzen zaidala honelako
>> zerbait: “Ez bazara (guk hobetsiriko) egiturekin eroso, zoaz erdaraz
>> idaztera”. Eta hori ez zait egokia iduritzen, nire ikuspegian (ere)
>> oraindik bide luzea baitugu egin beharra euskaraz komunikazio-efizientzia
>> goienera eramateko.
>>
>>
>>
>> Julian
>>
>>
>>
>>
>>
>> *De:* Juan Garzia Garmendia [mailto:juangarzia a bildua gmail.com]
>> *Enviado el:* lunes, 05 de diciembre de 2016 18:02
>> *Para:* ItzuL
>> *Asunto:* Re: [itzul] euskararen desafektua
>>
>>
>>
>> Zortzizpabederatzi gauzatxo (lehenago ere maiztxo esanak errepikatuz),
>> plaza estu honetan polemika zabalean sartzeko asmotik urrun:
>>
>>
>>
>> a)
>>
>> -Hitz-ordenaz ditugun katramilez, nire iritzia jakin nahi izanez gero,
>> berriagoa da *Esaldiaren antolaera: funtzio informatiboak gako*, EHUk
>> argitaratua.
>>
>> -Ez dut uste esaldi bakar batekin edo birekin ebazten denik hain arazo
>> zabala.
>>
>>
>>
>> (Hala ere:
>>
>> -Aipatu diren adibide batzuetan, hala nola Atxagarenetan, ez dago
>> desbideraketarik gehienok darabilgun estandarretik (perpaus osagarrien
>> aditz gobernatzailea haien aurretik joatekoa da gehien-gehienetan: ondo
>> letorke eztabaida benetako desadostasunera mugatzea.
>>
>> -Konponbidea ez da etorriko zerbait ukatze hutsetik (Altube deitu zein
>> garbizalekeria zein Batua zein zernahi); profeta nagiak dirateke hori
>> predikatzen dutenak.
>>
>> -Eredu positiboak behar dira, hots, testu egokiak ugaltzea eta zabaltzea,
>> ez etengabeko teoria-dantza.
>>
>> -Ingeniaritza linguistiko erradikalak munstroak sortu ohi ditu.
>>
>> -Aldaketa bat proposatzen denean, kontuan hartu behar da, zerbaitetan
>> dakarkeen onura ez ezik, bestela eta guztira dituen ondorioak (adibidez:
>> sistematikoki aditza aurreratuko lukeen joskeratik postposiziozko
>> menderakuntzara etortzeko mekanismoa aplikatzeko zailtasunak areagotu
>> litezkeela, lehenaz gainera; jakina: postposizioak (eta haiekin)
>> menderakuntza debeka genezake, edo, erradikalago, preposizio bihurtu
>> guztiak, edo... edo...); luzea, baina adibidetxo bat baino ez zen, ez
>> ahaztu, parentesikoa.
>>
>> -Euskararen egiturekin eroso ez dagoenak baditu erdarak aukeran.
>>
>> -Gehienok, hemen, dagoeneko funtzionatzen duen prosa estandarra xumeki
>> (baina iraunkortasunez) garatuz eta hobetuz joateko ahaleginean ari gara.
>>
>> -Praktikaren poderioz, teoriak teoria, bide puska bat egin dugu eta egiten
>> ari gara.
>>
>> -Asmo handiez gainera, errealitatea (ere) existitzen da.
>>
>> -Bibliak berak dakar: beren obretatik ezagutuko dituzue).
>>
>>
>>
>> b)
>>
>> -Desafektua bazen gaia (hala zen, ezta?), nork bere iritzia izan dezake,
>> baina uste dut arrazoi nagusiak ez direla tekno-linguistikoak, indar
>> soziologikoari dagozkionak baizik (boterearekin lotuak, alegia, zentzu
>> guztietan -ez bakarrean- harturik hitza).
>>
>> -Ez nuke esango dena delako botereak berak ere gauetik goizera konponduko
>> lukeenik dena, baina ea nork aldezten duen esplizituki kontrakoa; alegia,
>> euskara zeharo (ai ama hitza!) *komunikatibotu *batek ziplo erakarriko
>> lukeela afektu eraginkorra, eta handik indar soziologikoa eta boterea bera.
>>
>>
>>
>>
>>
>> Tira, jarrai dezagun lanean: horrek emango ditu fruituak, ez azti-txotx
>> magiko batek.
>>
>> .
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
>>
>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>>
>>
>>
>>
>>







ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago