[itzul] euskararen desafektua

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Ast, Abe 8, 18:48:34, CET 2016


Bigarrenari dagokionez, Julian, nire errua da, labur beharrez, ez uztea
garbi zer esan nahi nuen.

Buruan nuena ez zen inor euskaratik (are gutxiago arau-desadostasun
bategatik) alde egitera gonbidatzea (!), baizik eta akaso zenbait
bilatzen/proposatzen ari direna --komunikagarritasunaren esantzia bera
 auzo-erdera prepositiboen joskerarekin berdinduz-- kontrajarririk dagoena
euskararen egitura tipologikoarekin, eta, bide hori azkeneraino eramanez
gero (posible balitz), bi emaitza baino ezin etor daitezkeela hortik:

a) komunikarritasun (eta erraztasun!) teorikoaren izenean, ezein
euskaldunentzat mordoilo ulergaitza den hibrido bat lantzen tematzea
b) euskara hartara egokitu ezinez, azkenean zuzenean erdara peto-petoaren
egokitasun absolutura biltzea (tira: euskarazko hitz eta grafia pare bat
utziz, agian)

Beste modu batera esanda: prepositibo ez diren hizkuntzak oker erakikiak
direlako ondorioa ateratzea.

Nire galdera, horren aurrean, beti izan da: halako euskaraberritze etsien
bidetik sartu aurretik, ziur gaude ateratzen diogula zuku guztia gure
euskara normalari. Euskararena ote errua, klasikoaren iritziaren kontra,
ala euskal idazleon trebezia faltarena?

Honela ere badakit ez dudala bezain argi uzten kontua, baina ilunagotu
behintzat ez ahal nuen egingo.

Beste puntuaz, Julian, lehenbizikoaz, "eredu positiboak" horren pluralak
berak adierazi nahi zuen ez dela kontua molde bakarrera homogeneizatzea
dena. Eta eredu horien barruan daude niretzat ere Pellok aipatu dituen
klasikoak eta beste asko. Estandarizazio prozesua ez dago kontrajarria,
aitzitik baizik, askotariko ereduen aberastasuna baliatzearekin. Malgutu,
zabaldu eta egokituz joan beharra dago gure prosa, baina, eraginkor izango
bada, ardatz estandar baten jiran integraturik.

Eskerrik asko xehetasunok garbiago uzteko bidea emateagatik.




Julian Maia<julian.maia a bildua ehu.eus> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
abenduak 7 04:09):

> Ohar/iritzi pare bat Juanen (beti bezala) baieztapen interesgarrien
> gainean:
>
> 1)      Gustatzen zait beheko baieztapen hau, Juanek errana:
>
> “Eredu positiboak behar dira, hots, testu egokiak ugaltzea eta zabaltzea,
> ez etengabeko teoria-dantza.”
>
> Baina eskari bat erantsiko nuke: testu egokiak ugaltzeko eta zabaltzeko
> ateak irekiak egon daitezela ahal den adina, zertaz zenbaitetan
> zuzentzaileren batek tentazioa izan baitezake behin betikotzat jotzeko bere
> ustezko arauren bat, eta horrela atea hesteko testu alternatiboen “ugaltzea
> eta zabaltzea”ri. Eta beharbada pena izan liteke.
>
> 2) Ez zait gustatu beheko baieztapen hau, ongi ulertu badut:
>
> “Euskararen egiturekin eroso ez dagoenak baditu erdarak aukeran.”
>
> Eta arrazoia da erranaldi horretan inplizitua iduritzen zaidala honelako
> zerbait: “Ez bazara (guk hobetsiriko) egiturekin eroso, zoaz erdaraz
> idaztera”. Eta hori ez zait egokia iduritzen, nire ikuspegian (ere)
> oraindik bide luzea baitugu egin beharra euskaraz komunikazio-efizientzia
> goienera eramateko.
>
>
>
> Julian
>
>
>
>
>
> *De:* Juan Garzia Garmendia [mailto:juangarzia a bildua gmail.com]
> *Enviado el:* lunes, 05 de diciembre de 2016 18:02
> *Para:* ItzuL
> *Asunto:* Re: [itzul] euskararen desafektua
>
>
>
> Zortzizpabederatzi gauzatxo (lehenago ere maiztxo esanak errepikatuz),
> plaza estu honetan polemika zabalean sartzeko asmotik urrun:
>
>
>
> a)
>
> -Hitz-ordenaz ditugun katramilez, nire iritzia jakin nahi izanez gero,
> berriagoa da *Esaldiaren antolaera: funtzio informatiboak gako*, EHUk
> argitaratua.
>
> -Ez dut uste esaldi bakar batekin edo birekin ebazten denik hain arazo
> zabala.
>
>
>
> (Hala ere:
>
> -Aipatu diren adibide batzuetan, hala nola Atxagarenetan, ez dago
> desbideraketarik gehienok darabilgun estandarretik (perpaus osagarrien
> aditz gobernatzailea haien aurretik joatekoa da gehien-gehienetan: ondo
> letorke eztabaida benetako desadostasunera mugatzea.
>
> -Konponbidea ez da etorriko zerbait ukatze hutsetik (Altube deitu zein
> garbizalekeria zein Batua zein zernahi); profeta nagiak dirateke hori
> predikatzen dutenak.
>
> -Eredu positiboak behar dira, hots, testu egokiak ugaltzea eta zabaltzea,
> ez etengabeko teoria-dantza.
>
> -Ingeniaritza linguistiko erradikalak munstroak sortu ohi ditu.
>
> -Aldaketa bat proposatzen denean, kontuan hartu behar da, zerbaitetan
> dakarkeen onura ez ezik, bestela eta guztira dituen ondorioak (adibidez:
> sistematikoki aditza aurreratuko lukeen joskeratik postposiziozko
> menderakuntzara etortzeko mekanismoa aplikatzeko zailtasunak areagotu
> litezkeela, lehenaz gainera; jakina: postposizioak (eta haiekin)
> menderakuntza debeka genezake, edo, erradikalago, preposizio bihurtu
> guztiak, edo... edo...); luzea, baina adibidetxo bat baino ez zen, ez
> ahaztu, parentesikoa.
>
> -Euskararen egiturekin eroso ez dagoenak baditu erdarak aukeran.
>
> -Gehienok, hemen, dagoeneko funtzionatzen duen prosa estandarra xumeki
> (baina iraunkortasunez) garatuz eta hobetuz joateko ahaleginean ari gara.
>
> -Praktikaren poderioz, teoriak teoria, bide puska bat egin dugu eta egiten
> ari gara.
>
> -Asmo handiez gainera, errealitatea (ere) existitzen da.
>
> -Bibliak berak dakar: beren obretatik ezagutuko dituzue).
>
>
>
> b)
>
> -Desafektua bazen gaia (hala zen, ezta?), nork bere iritzia izan dezake,
> baina uste dut arrazoi nagusiak ez direla tekno-linguistikoak, indar
> soziologikoari dagozkionak baizik (boterearekin lotuak, alegia, zentzu
> guztietan -ez bakarrean- harturik hitza).
>
> -Ez nuke esango dena delako botereak berak ere gauetik goizera konponduko
> lukeenik dena, baina ea nork aldezten duen esplizituki kontrakoa; alegia,
> euskara zeharo (ai ama hitza!) *komunikatibotu *batek ziplo erakarriko
> lukeela afektu eraginkorra, eta handik indar soziologikoa eta boterea bera.
>
>
>
>
>
> Tira, jarrai dezagun lanean: horrek emango ditu fruituak, ez azti-txotx
> magiko batek.
>
> .
>
>
>
>
>
>
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
>
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161208/b2671aca/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago