[itzul] euskararen desafektua - 1
Bittor Hidalgo
bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
Al, Abe 12, 14:33:22, CET 2016
Nire 1994ko doktore tesiaren atalen artean (ik. Bittor Hidalgo, Hitzen ordena euskaraz: http://www.euskara.euskadi.net/appcont/tesisDoctoral/PDFak/bittor_hidalgo.pdf), bada bat, agian bere garaian garrantzitsuena izan beharko zukeena, Altuberen irakurtzen - Altuberen azterketan izeneko liburu oso bat (307 orrialde, orain sarean 889-1.195 orrialdeak hartzen dituena), eta orduan kontu 'burokratikoengatik' tesiaren Eranskinak izeneko bigarren tomoaren amaieran eman behar izan nuena. Bertan, lehen hiru kapituluak Sebero Altube hizkuntzalariaren eta bere garaiaren ezagutze orokorrari eskaintzen zaizkio, ondoren 4-7 bitarteko kapituluak (Altuberen eztabaidan I-IV) eskaintzeko zehatz eztabaidatzeari Altuberen proposamen sintaktikoetako bakoitza, eta azkenik, ONDORIO HAUNDIAK. Gure eztabaidaren emaitzak, laburrean: Altube gainditze bidean izeneko 8. kapitulu nire ustez oso ausart, interesgarri eta eragile izan zitekeen batez amaitzen dena.
Garaian tesiak ez zuen loratze handiegirik bereganatu oro har, eta nik dakidalarik berriz batere ez aipatu Altuberen irakurtzen - Altuberen azterketan atal liburuak -ez dut honen gaineko batere aipamenik ezagutu 20 eta gehiago urte hauetan-. Eta ordea oso eragile eta bideragile on litzateke gaur egun oraindik ere gure eztabaida hauek modu zuhurrean bideratzeko. Agian eguneratuko nuke pixkaren bat edukia 25 urte eta gero, baina funtsean oraindik ere hitzez hitz sinatuko nituzke seguru asko orduan esaniko guztiak ere, eta hemendik egiten diot eskaintza nahi duen argitaletxeari argitaratu nahiko balu eta denontzako jarri eskuartean eztabaidarako ezin material aproposago hori. Ni erantzun zain.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago