[itzul] Doblar la esquina
Rezola Clemente, Martín
martin-rezola a bildua ivap.eus
Ost, Abe 14, 14:31:19, CET 2016
Sarean “oztopoak” “inguratu” eta “difrakzioa” galdetuta, adibide mordoxka aurkituko dituzu. Honen modukoak:
“Uhinek oztopoak inguratu eta gainditu egin ditzakete eta irekigune txikietatik ere pasa daitezke: hauxe da Difrakzioa.”
Nik hori aukeratuko nuke: “oztopoak inguratu/gainditu”.
Martin
From: imanol salegi [mailto:isuuis a bildua gmail.com]
Sent: asteartea, 2016.eko abenduak 13 17:57
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Doblar la esquina
Oztopoak gainditzean aldatu egiten dela esateak ez dik grazia handirik, baina agian zuzenagoa duk. Zer irizten diok honi?
Soinua islatu egin daiteke edota oztopoak gaindi ditzake.
Josu Garate Golmayo<josugarate a bildua gmail.com<mailto:josugarate a bildua gmail.com>> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko abenduak 13 17:13):
Uste dut gehiago esatea komeni dela.
imanol salegi<isuuis a bildua gmail.com<mailto:isuuis a bildua gmail.com>> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko abenduak 13 17:04):
Balio al dik norabidea alda dezakeela esateak? Edo hori baino gehiago/gutxiago esatea komeni zaik?
Josu Garate Golmayo<josugarate a bildua gmail.com<mailto:josugarate a bildua gmail.com>> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko abenduak 13 16:56):
Kaixo, itzulkideok.
Zuen laguntzaren eske nator.
Fisikako testu batean hauxe agertu zait, difrakzio fenomenoari buruz ari dela:
"El sonido puede reflejarse o doblar esquinas".
Ez zait bururatzen nola eman "doblar esquinas" hori euskaraz.
Laguntzerik bai?
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161214/1a0cc7a9/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago