[itzul] Libros de ocasión

Pedro Mari Etxezarraga agarralde a bildua gmail.com
Al, Ots 1, 15:04:57, CET 2016


ok.

Bittor Abarzuza<bittorbe a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
otsailak 1 15:02):

> Kaixo, Pedro:
>
> Esker aunitz erantzutegataik. Kontuan hartu ditut zure azalpenak. Aspaldin
> bizkaieraz entzun edo irakurri gabe nengoela, ederra zuen *berbea,
> gustatzen jata (?).*
>
> Gero arte
>
> Pedro Mari Etxezarraga<agarralde a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2016(e)ko urtarrilak 30 15:00):
>
> Erantzuten deustat, batez bere, “aukera” berbearen inguruan aitatuten
>> dozaken erabilerek beti itxi nabelako apur bat lurmenduta, eta uste joat
>> nigaz batera Bizkaiko hainbat euskaldun.
>>
>>
>>
>> "Aukerazko prezioak" normalean itzultzen da "precios de ocasión", baina
>> aukera hitza bi gauzen artean bat aukeratzea izan daiteke. Hori
>> adierazteko –batzuen artean, probetxuzko hautua egin ahal izatea–,
>> Arratian, behitzat, beti esan joguk: “Bada komenientziarik prezioetan”. Eta
>> uste joat ez dokela asmakeria bat: OEHn berba hori,
>> komen(i)entzia”,”probetxuzkoa” esanguraz agertzen dok.
>>
>>
>> "Aukeran bizi gara": erran nahi da "en la abundancia, en las muchas
>> posibilidades de elección". Horretarako bere ez joguk erabilten “aukera”
>> berbea, ezpabere esaten joguk beste barik: adibide bat ifintearren: “Denda
>> honetan komenientzia handia dau jantzietan,…..”
>>
>>
>> Bestetik, adierazi nahi badok eze nonon badokela hire uste edo gurarien
>> zeozer; bada, orduan, esan heinke: “horixe dok nire komenientzikoa”, zein
>> da esango bahindu legez: “horixe da nire komeni jatakena”.
>>
>>
>>
>> Nik bajakiak nik adierazotako horrei batek baino gehiagok arraro-edo
>> eretxiko jeutsiekela, baia hori ez dok nire arazo, beraz….
>>
>> Bittor Abarzuza<bittorbe a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
>> urtarrilak 30 13:17):
>>
>> Kaixo, egun on:
>>>
>>> Beti izaten dut zalantza bera, baina zerbatek txistu egiten dit eta
>>> gaizki. "Aukerazko prezioak" normalean itzultzen da "precios de ocasión",
>>> baina aukera hitza bi gauzen artean bat aukeratzea izan daiteke. "Aukeran
>>> bizi gara": erran nahi da "en la abundancia, en las muchas posibilidades de
>>> elección". Beraz "aukera(z)ko liburuak" izan daiteke itzulpenik logikoena.
>>> Baina, aldi berean, non dago prezioaren erreferentzia, jakintzat ematen al
>>> da?. Ez du erran nahi zenbait liburutan, horietarik baduzula aukeratzeko?
>>> (beraz: tituluak izan daitezke, gaiak...).
>>>
>>> Libro de ocasión, bestalde, bigarren eskuko liburuak izaten dira edota
>>> prezio merkeko liburuak, prezio oneko liburuak. Ez ziren itzulpen hauek
>>> doiago izanen?
>>>
>>> Mila esker
>>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160201/c074856a/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago