[itzul] ¿Comunidad Autónoma de Euskadi?
"IBAÑEZ SAN ROMAN, Iñaki"
iibanez a bildua gipuzkoa.eus
Ost, Ots 10, 15:36:17, CET 2016
Eskerrik asko hirurei!
Karlosi hau interpretatzen diot: "Eusko Jaurlaritzak berak lehengo abenduan bertan berrikusitako web orrian <Comunidad Autónoma de Euskadi> erabiltzen du; beraz, hori izango da zilegi bakarra".
Albertori hau interpretatzen diot: "Autonomia Estatutuak hori dio; beraz, biak dira zilegi".
Martini hau interpretatzen diot: "Forma bakar bat agertzen da gaur egungo testu batean, beste formaren agerraldiak zuzendu egin baitituzte; beraz, <Comunidad Autónoma del País Vasco> da zilegi bakarra".
Uste dut hasieran bezala nagoela.
Euskaltermen hauek bakarrik aurkitu ditut:
Comunidad Autónoma Vasca
- Laburtzapenak > Siglak -
eu
EAE
(4) [cid:844262914 a bildua 10022016-0276]
Euskal Autonomia Erkidegoa (4)
[cid:844262914 a bildua 10022016-027D]
es
CAPV <http://www.euskara.euskadi.eus/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aBilaketaAction.do?ekin=FITXATIK&galderakoHizkuntza=ES&galdera=CAPV&terminoTermkod=1553098&fitxatik=bai>
Comunidad Autónoma Vasca <http://www.euskara.euskadi.eus/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aBilaketaAction.do?ekin=FITXATIK&galderakoHizkuntza=ES&galdera=Comunidad%20Aut%C3%B3noma%20Vasca&terminoTermkod=1553097&fitxatik=bai>
CAV <http://www.euskara.euskadi.eus/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aBilaketaAction.do?ekin=FITXATIK&galderakoHizkuntza=ES&galdera=CAV&terminoTermkod=1553099&fitxatik=bai>
fr
Communauté Autonome Basque <http://www.euskara.euskadi.eus/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aBilaketaAction.do?ekin=FITXATIK&galderakoHizkuntza=FR&galdera=Communaut%C3%A9%20Autonome%20Basque&terminoTermkod=1553102&fitxatik=bai>
en
Basque Autonomous Community <http://www.euskara.euskadi.eus/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aBilaketaAction.do?ekin=FITXATIK&galderakoHizkuntza=EN&galdera=Basque%20Autonomous%20Community&terminoTermkod=1553096&fitxatik=bai>
[Laburtzapenen Hiztegia] [2009]
Beraz, hirugarren forma bat (Comunidad Autónoma Vasca-CAV), eta:
COMUNIDAD AUTÓNOMA DEL PAÍS VASCO
- Administrazioa > Justizi Administrazioa > Errotuluak -
eu
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA
es
COMUNIDAD AUTÓNOMA DEL PAÍS VASCO <http://www.euskara.euskadi.eus/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aBilaketaAction.do?ekin=FITXATIK&galderakoHizkuntza=ES&galdera=COMUNIDAD%20AUT%C3%93NOMA%20DEL%20PA%C3%8DS%20VASCO&terminoTermkod=1252786&fitxatik=bai>
[Hiztegi terminologikoa] [2001]
Berriro egingo dut hasierako galdera?
Edo, hirurak erabiltzen direnez hirurak, erabili daitezkeela interpretatu behar dut?
Eskerrik asko!
Iñaki
________________________________
Nork: "Rezola Clemente, Martín" [mailto:martin-rezola a bildua ivap.eus]
Bidaltze-data: miércoles, 10 de febrero de 2016 14:15
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] ¿Comunidad Autónoma de Euskadi?
Ni oraintxe nabil lege-aurreproiektu baten hirugarren bertsioarekin, eta 30 aldiz agertzen da "Comunidad Autónoma del País Vasco" (bestea behin ere ez). Aurreko bertsioan, hiru aldiz agertzen zen "Comunidad Autónoma de Euskadi", baina oraingoan zuzendu egin dituzte, antza.
Martin
From: "IBAÑEZ SAN ROMAN, Iñaki" [mailto:iibanez a bildua gipuzkoa.eus]
Sent: asteazkena, 2016.eko otsailak 10 13:59
To: ItzuL
Subject: [itzul] ¿Comunidad Autónoma de Euskadi?
Gaztelerazko testu batean agertu zaigu, sigla eta guzti -CAE-, eta harrituta gelditu gara.
Gero, gure memorietan begiratu, eta dezentetan erabilita dago, bai orain dela urte batzuetako testuetan bai gaur egungoetan.
Googlen galdetuta ere, ugari azaltzen da, lehen eta orain, baita Eusko Jaurlaritzaren testuetan ere. Egin bilaketa haren webgunean:
http://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/inicio/
Guk uste genuen hau bakarrik zebilela: Comunidad Autónoma del País Vasco (CAPV), eta euskaraz Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE).
Ba al daki inork okerreko erabilera den, biak zilegi diren, edo ofizial bakarra zein den? (gaztelaniaz, noski, zeren euskaraz aspalditxotik finkatua eta hedatua baitaukagu bestea, Hiztegi Batuan datorren bezala)
________________________________
Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.
A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.
Gipuzkoan
euskaraz bizi eta lan egiten dugu
________________________________
Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.
A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.
Gipuzkoan
euskaraz bizi eta lan egiten dugu
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160210/a977d37c/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: atta20d0.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 9225 bytes
Azalpena: atta20d0.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160210/a977d37c/attachment.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: atta20d1.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 9225 bytes
Azalpena: atta20d1.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160210/a977d37c/attachment-0001.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago