[itzul] Igandera bitartean / Igandea bitartean
Julian Maia
julian.maia a bildua ehu.eus
Ast, Urt 7, 13:47:35, CET 2016
“Heldu den urtiarte” entzutea arront normala da hizkera batzuetan (Lesakan, adibidez), ez jakinki ordea hor bi “a” diren edo bat bakarra; hor ezin erran, alegia, ea baden artikulurik edo bertzerik gabe aldaketa fonetiko bat gertatzen den (-e+aà-ia), bertze kasu batzuetan bezala: gazte+aà gaztia.
Eta gaiarekin segituz nola erraten da “hasta el segundo año no habrá beneficios”? Niri aski gogorra egiten zait idaztea “bigarren urte arte ez da etekinik izanen” … Niri hor artikulu bat eskatzen dit nire gramatika partikularrak (beharbada gaztelaniak edo bertzek kolonizatua?)
Julian
De: Juan Garzia Garmendia [mailto:juangarzia a bildua gmail.com]
Enviado el: jueves, 07 de enero de 2016 12:52
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Igandera bitartean / Igandea bitartean
Nik neuk ez dut uste kasu horiek guztiak berdintzekoak direnik "(hurrengo) igande(ra) arte" edo "datorren urte(arte)".
Garbiena, "Gabonak", bere plural eta guzti izen berezien sailekotzat hartzekoa baitirudi.
Orduen kasua ere berezia da, aski bistakoa denez.
Oker ez banago zera da gakoa: "Gabon" eta "bost" ez direla izatez denborazko erreferentziak... "-ak" hori ez badaramate.
"Igande", "urte" eta abarrak, berriz, bai. Eta haietaz zen auzia, ezta?
Beraz, nik uste, lehenean gaude, eta kasu berezi horiek ez dute pisurik kasu arruntari buruzkoa aldatzeko. Singularra pluralaren analogiara biltzea bera ere bitxia litzateke, baina hori ere ez da, ez baita pluraltasuna kasuok definitzen dituena, izen berezien jiteko erreferentzia baizik.
Alegia, "datorren urtia arte" esaten dela sinetsi beharko nukeela nik behintzat neure astotik jaitsi edo erortzeko.
Jakina, "urte" eta antzekoekin ere bada BESTE aukera, hots, [IS (+ aditza) + arte]:
"Berunezko Urteak (heldu) arte"
"Juizioko Eguna (heldu) arte"
Nik uste, aditzaren elipsiarekin loturik daude halakoak:
"Ihauteriak/Gabonak (heldu) arte"
"Bostak (jo) arte"
Aldiz, "datorren igande/urte arte" ez da eratua, noski.
Eta, pluraletara bagatoz, nik dakidala, "datozen igandeak/urteak arte" ez da esapide arrunta...
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER<larrinaga_asier a bildua eitb.eus> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko urtarrilak 7 11:26):
Nire mezuetan azpimarratu nahi nuena da badirela datuak "arratsaldea arte" egitura "arratsaldera arte" egituraren eratorritzat jotzen duen analisia berrikustea eskatzen dutenak. Funtsean, bi dira datu-multzoak:
- "Gabonak arte", "datorren hileko lehen egunak arte" erakoak. Baliteke analogiaz sortuak izatea.
- Orduak: "arratsaldeko bostak arte". Ereduzko Prosa Gaurreko datuen arabera, sistematikoa da "Xak arte" eredua, eta "Xetara arte" eredua ez da existitzen.
Bigarren multzo hori pisuzko argudioa iruditzen zait "IZENA-artikulua ARTE" egituraren "jatortasuna" berriro aztertzeko.
Asier Larrinaga Larrazabal
-----Jatorrizko mezua-----
From: Xabier Artola Zubillaga [mailto:xabier.artola a bildua ehu.eus]
Sent: osteguna, 07 de urtarrila de 2016 00:08
To: itzul a bildua postaria.com
Subject: Re: [itzul] Igandera bitartean / Igandea bitartean
> Orduak ahaztu barik:
>
> arratsaldeko hirurak arte
> hamabietatik ordu bata arte (singularrean)
> ...
Kaixo, Asier:
Aurretik esandakoaren arabera, honela behar luke, ala?:
arratsaldeko hiruretara arte
hamabietatik ordu batera arte (singularrean)
Lehenengoa, behintzat, niri arraro samarra iruditzen zait, baina ez dakit...
Xabier.
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160107/4d30135f/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago