[itzul] Igandera bitartean / Igandea bitartean

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Ast, Urt 7, 15:43:42, CET 2016


Jakina, "bigarren urtea (heldu/bete) arte" oso aukera normala da niretzat
ere. Eta, halakoetan, ez dut ezagutzen "bigarren urte arte" dioenik, ez
baita egutegiko erreferentzia.

Beste joskerak, mendebaldekoak, forma bera baliatzen du kasu bietan:

"datorren urtera arte"
"bigarren urtera (heldu) arte"

Fonetismoez, Julian: Bortziri nahiz Txingudialdeko nafarreraz, guztiz
arrunta da e>i egitea hitzaren mugaren gainetik ere, hik nik baino hobeki
dakianez: "lori (h)ori", "urti (h)ori"...

Bide batez, ikus aldea, heure adibidea baliatuz, festaren eta
egutegi-erreferentziaren arte:

"San Ferminak arte"

"San Fermin(era) arte"

Julian Maia<julian.maia a bildua ehu.eus> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
urtarrilak 7 13:47):

> “Heldu den urtiarte” entzutea arront normala da hizkera batzuetan
> (Lesakan, adibidez), ez jakinki ordea hor bi “a” diren edo bat bakarra; hor
> ezin erran, alegia, ea baden artikulurik edo bertzerik gabe aldaketa
> fonetiko bat gertatzen den (-e+aà-ia), bertze kasu batzuetan bezala:
> gazte+aà gaztia.
>
>
>
> Eta gaiarekin segituz nola erraten da “hasta el segundo año no habrá
> beneficios”? Niri aski gogorra egiten zait idaztea “bigarren urte arte ez
> da etekinik izanen” … Niri hor artikulu bat eskatzen dit nire gramatika
> partikularrak (beharbada gaztelaniak edo bertzek kolonizatua?)
>
>
>
> Julian
>
>
>
> *De:* Juan Garzia Garmendia [mailto:juangarzia a bildua gmail.com]
> *Enviado el:* jueves, 07 de enero de 2016 12:52
> *Para:* ItzuL
> *Asunto:* Re: [itzul] Igandera bitartean / Igandea bitartean
>
>
>
> Nik neuk ez dut uste kasu horiek guztiak berdintzekoak direnik "(hurrengo)
> igande(ra) arte" edo "datorren urte(arte)".
>
>
>
> Garbiena, "Gabonak", bere plural eta guzti izen berezien sailekotzat
> hartzekoa baitirudi.
>
>
>
> Orduen kasua ere berezia da, aski bistakoa denez.
>
>
>
> Oker ez banago zera da gakoa: "Gabon" eta "bost" ez direla izatez
> denborazko erreferentziak... "-ak" hori ez badaramate.
>
>
>
> "Igande", "urte" eta abarrak, berriz, bai. Eta haietaz zen auzia, ezta?
>
>
>
> Beraz, nik uste, lehenean gaude, eta kasu berezi horiek ez dute pisurik
> kasu arruntari buruzkoa aldatzeko. Singularra pluralaren analogiara biltzea
> bera ere bitxia litzateke, baina hori ere ez da, ez baita pluraltasuna
> kasuok definitzen dituena, izen berezien jiteko erreferentzia baizik.
>
>
>
> Alegia, "datorren urtia arte" esaten dela sinetsi beharko nukeela nik
> behintzat neure astotik jaitsi edo erortzeko.
>
>
>
> Jakina, "urte" eta antzekoekin ere bada BESTE aukera, hots, [IS (+ aditza)
>  + arte]:
>
>
>
> "Berunezko Urteak (heldu) arte"
>
>
>
> "Juizioko Eguna (heldu) arte"
>
>
>
> Nik uste, aditzaren elipsiarekin loturik daude halakoak:
>
>
>
> "Ihauteriak/Gabonak (heldu) arte"
>
> "Bostak (jo) arte"
>
>
>
> Aldiz, "datorren igande/urte arte" ez da eratua, noski.
>
>
>
> Eta, pluraletara bagatoz, nik dakidala, "datozen igandeak/urteak arte" ez
> da esapide arrunta...
>
>
>
> LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER<larrinaga_asier a bildua eitb.eus> igorleak hau idatzi
> zuen (2016(e)ko urtarrilak 7 11:26):
>
>
> Nire mezuetan azpimarratu nahi nuena da badirela datuak "arratsaldea arte"
> egitura "arratsaldera arte" egituraren eratorritzat jotzen duen analisia
> berrikustea eskatzen dutenak. Funtsean, bi dira datu-multzoak:
>
> - "Gabonak arte", "datorren hileko lehen egunak arte" erakoak. Baliteke
> analogiaz sortuak izatea.
>
> - Orduak: "arratsaldeko bostak arte". Ereduzko Prosa Gaurreko datuen
> arabera, sistematikoa da "Xak arte" eredua, eta "Xetara arte" eredua ez da
> existitzen.
>
> Bigarren multzo hori pisuzko argudioa iruditzen zait "IZENA-artikulua
> ARTE" egituraren "jatortasuna" berriro aztertzeko.
>
>
> Asier Larrinaga Larrazabal
>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> From: Xabier Artola Zubillaga [mailto:xabier.artola a bildua ehu.eus]
> Sent: osteguna, 07 de urtarrila de 2016 00:08
> To: itzul a bildua postaria.com
> Subject: Re: [itzul] Igandera bitartean / Igandea bitartean
>
> > Orduak ahaztu barik:
> >
> >                arratsaldeko hirurak arte
> >                hamabietatik ordu bata arte (singularrean)
> >                ...
>
> Kaixo, Asier:
>
> Aurretik esandakoaren arabera, honela behar luke, ala?:
>
>                   arratsaldeko hiruretara arte
>                   hamabietatik ordu batera arte (singularrean)
>
> Lehenengoa, behintzat, niri arraro samarra iruditzen zait, baina ez
> dakit...
>
> Xabier.
>
>
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160107/97b6a2e2/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago