[itzul] política de no violencia
Bittor Abarzuza
bittorbe a bildua gmail.com
Iga, Uzt 3, 10:39:24, CEST 2016
Kaixo, egun on:
Nire ustez kontua da "no-violencia" kontzeptu bakarra dela, osorik ulertu
behar dela, hala eraikia delako; beharbada sanskritotik erakarria edo
(himsa: indarkeria eta ahimsa, bizitzari diogun errespetua) baita bide
baketsuaren bidez eginiko politikatik eta tradiziotik, desobedientzia
zibiletik eta abar. Alde horretatik, ez-biolentzia edo ez-indarkeria (eta
sinonimo guztiak: bortxakeria) ongi ulrtezen dira, *neski*. Baita
indarkeriarik gabeko politika edo bide baketsuan oinarritutako politika eta
holako espresioak.
Bestalde, "eza", hau da, "-ik ez"-etik etortzen den espresioak adierazten
du "falta", indarkeririk ez dagoenean, horrek, horrela azalduta, izkutatu
egiten du "falta" horren atzean dagoen politika eragilea (baita erdaraz
ere), bake bidezkoa, eta horrek daukan ezaugarrietako bat, indarkeria
kontrolpean duela edo baztertu egiten duela; adibidez aurrez aurre ekiten
dionean "etsaiari". Beraz, indarkeria ardatz, kontzeptu eraikiak gogora
ekartzen digu beraren inguruan sortutako bestelako alderdia: bide baketsua.
Alde horretatik, Euskaltzaindiak ez du argitzen zer esan nahi duen
erabilera "-ik eza" mugatua dela dioenean [Ikus.:
https://31eskutik.com/2014/01/13/ezaz/]; baina, badirudi nahiko zabaldua
dagoela "indarkeriarik eza" ez-indarkeriaren esanahian.
Testuinguruan, indarkeriarik erabili gabe edo bortxarik erabili gabe
aritzea edo eragitea erabiliko nuke, zerbait naturalagoa eta ulergarriagoa,
nik uste.
Gero arte, Bittor
Pedro Mari Etxezarraga<agarralde a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2016(e)ko uztailak 1 17:49):
> Hasteko eta behin, nik ez dut ulertzen zer den "dirurik ezaren politika."
> zuk esplikazio bat ematen duzu, zeina ez den ulertzen esaldiaren
> literalitateari erreparatuta. Ameneko testu baten barruan ikusiko bagendu,
> orduan....
> 2016 uzt. 1 17:18 erabiltzaileak hau idatzi du ("maite darceles" <
> mdarceles a bildua hobest.es>):
>
> Gauzatxo bat: "dirurik erabili gabe egingo dugu politika" eta "dirurik
>> ezaren politika egingo dugu" (edo aurkitzen den formula egokiagoa) ez da
>> gauza bera. Bigarrenean dirua erabil genezake politika hori landu edo
>> ezartzeko (koherentzia alde batera utziz), eta lehenean politika hori
>> hamaika gauzari buruzkoa izan daiteke, ez derrigor "dirurik ez
>> erabiltzearen inguruan".
>>
>>
>>
>> Maite Darceles mdarceles a bildua hobest.es • www.hobest.es •
>> maitedarceles.blogspot.com [image: Facebook]
>> <http://www.facebook.com/maite.darceles> [image: Twitter]
>> <https://twitter.com/maitheda> [image: LinkedIn]
>> <http://www.linkedin.com/profile/view?id=50790045&trk=hb_tab_pro_top> [image:
>> Scoop.It]
>> <http://www.scoop.it/t/hezkuntza-eraldatzen-transformando-la-educacion> [image:
>> Hobest] <http://hobest.es>
>>
>>
>>
>> Pedro Mari Etxezarraga<agarralde a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2016(e)ko uztailak 1 17:03):
>>
>>> "indarkeria(rik) ezaren politikari jarraitu beharko diote enpresako
>>> kideek"?
>>>
>>> Baliteke ni oker ibiltzea, baina "-ezaren" politikarik ezin daiteke
>>> egin; horrek erdarazko "ni violencia" izan gura badu ere, euskaraz nik ez
>>> diot zentzurik hartzen; badakit neure belarrirako dana hala, eta sarean
>>> horren antzeko milaka adibide agertuko direna. Barkatu, baina nik ez dut
>>> ikusten neure burua honelatsuko esaldiak adierazten: "dirurik ezaren
>>> politika egingo dugu"; izatekotan ere, behako luke: "dirurik erabili gabe
>>> egingo dugu politika", "Diru bako politika egingo dugu", eta antzeko beste
>>> hainbat.
>>> Ez dadila iñor irritu, guzti hori eritxitxo bat baiño ez da-eta.
>>>
>>> Patricia Jorge Kuartango<kuartango a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>> (2016(e)ko uztailak 1 07:49):
>>>
>>>> Kaixo:
>>>>
>>>> "Indarkeria ezaren eta bakearen kultura" darabilte hemen
>>>> <http://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/bideoak/osoa/1948042/bideoa-bakearen-aldeko-ekitaldia-bilbon-hormairudia-jarri-dute/>,
>>>> eta "indarkeriarik eza" hemen
>>>> <http://www.berria.eus/paperekoa/1922/020/001/2012-01-17/agur_soldaduska_kaixo_militarrak.htm>
>>>> .
>>>>
>>>> Beraz, "indarkeria(rik) ezaren politikari jarraitu beharko diote
>>>> enpresako kideek"?
>>>>
>>>> Asteburu on!
>>>>
>>>> Patricia
>>>>
>>>> Pedro Mari Etxezarraga<agarralde a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>> (2016(e)ko ekainak 30 10:28):
>>>>
>>>> "Gogorkeriaren aurka egiten duen politika aldeztea (hautatzea,
>>>>> erabiltzea)"
>>>>>
>>>>> Itzuliz itzulpen zerbitzua<itzuliz a bildua outlook.com> igorleak hau idatzi
>>>>> zuen (2016(e)ko ekainak 30 10:18):
>>>>>
>>>>> >Ba al dago testuingurua apurtxo ba gehiago zehazterik? Ze segun zein
>>>>>> den...
>>>>>> Enpresetan gertatzen diren indarkeria-kasuez ari da. Eta zehazki
>>>>>> honela dio:
>>>>>>
>>>>>> Los miembros de la empresa deben adoptar una política de no
>>>>>> violencia, en el sentido de no permitir la existencia de intimidación,
>>>>>> amenaza, daños ni entre trabajadores ni en la relación con clientes de los
>>>>>> servicios de la empresa
>>>>>>
>>>>>> Joxemari
>>>>>>
>>>>>> 29/06/2016 20:04(e)an, Pedro Mari Etxezarraga igorleak idatzi zuen:
>>>>>>
>>>>>> Ba al dago testuingurua apurtxo ba gehiago zehazterik? Ze segun zein
>>>>>> den...
>>>>>> 2016 eka. 29 15:24 erabiltzaileak hau idatzi du
>>>>>> ("Itzultzailea-Eibarko Udala" <itzultzailea a bildua eibar.eus>
>>>>>> <itzultzailea a bildua eibar.eus>):
>>>>>>
>>>>>>> biolentzia ezekoa?
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> *[image: untitled-1]* <http://www.eibar.eus/eu>
>>>>>>>
>>>>>>> * Begoña Azpiri
>>>>>>> Eguren *Untzaga
>>>>>>> plaza 1
>>>>>>>
>>>>>>> Udal itzultzailea / Ego Ibarra batzordeko idazkaria
>>>>>>> Eibar-Gipuzkoa
>>>>>>>
>>>>>>> Traductora municipal / Secretaria Ego Ibarra
>>>>>>> 943-70.84.21/23
>>>>>>>
>>>>>>> <itzultzailea a bildua eibar.eus%20%20/%20%20egoibarra a bildua eibar.eus>
>>>>>>> itzultzailea a bildua eibar.eus / egoibarra a bildua eibar.eus
>>>>>>>
>>>>>>> <http://www.egoibarra.eus/>www.egoibarra.eus
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> *[image: facebook32]*
>>>>>>> <https://www.facebook.com/Eibarko-Udala-371951916348590/> *[image:
>>>>>>> twitter32]* <https://twitter.com/EibarkoUdala> *[image: youtube32]*
>>>>>>> <https://www.youtube.com/channel/UCTNEPKwdQgEuhO0S4nUGaPw>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> *Hemendik:* Itzuliz itzulpen zerbitzua [mailto:
>>>>>>> <itzuliz a bildua outlook.com>itzuliz a bildua outlook.com]
>>>>>>> *Bidaltze-data:* miércoles, 29 de junio de 2016 11:59
>>>>>>> *Hona:* Itzul <itzul a bildua postaria.com>
>>>>>>> *Gaia:* [itzul] política de no violencia
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> Kaixo: nola emango zenukete goiko hori?
>>>>>>>
>>>>>>> "adoptar una política de no violencia"
>>>>>>>
>>>>>>> Mila esker, aurrez
>>>>>>>
>>>>>>> Joxemari
>>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>
>>>>
>>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160703/0fc10b36/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: image/png
Tamaina: 3099 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160703/0fc10b36/attachment.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: image/png
Tamaina: 3731 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160703/0fc10b36/attachment-0001.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: image/png
Tamaina: 11631 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160703/0fc10b36/attachment-0002.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: image/png
Tamaina: 2761 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160703/0fc10b36/attachment-0003.png>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago