[itzul] Xató de pulpo y patata nueva
Edorta Agirre
agirredort a bildua gmail.com
Ost, Uzt 13, 11:08:46, CEST 2016
Olagarro eta patata berriz osaturiko "château" horren izena (gaztelua)
egiturak ematen dio, oinarri estuaren gainetik harro pilatzen direlako
osagaiak, itxura liraintzeko xedez.
Gastronomian, ondo dakizunez, izen asko eta asko frantsesetik ekartzen
dira gainerako hizkuntzetara. Inportazioko termino horiek, gerora,
tokian tokiko belarrira egokitzen dira: kruasan, mus (/mousse/), ñoki
(/gnocci/), etab.
Ez dakit baliozko gertatuko zaizun, Joxemari.
Edorta
2016/07/13 10:35(e)an, Itzuliz itzulpen zerbitzua igorleak idatzi zuen:
> Kaixo: goiko "xató" horrentzat euskarazko ordainik ba al duzue? Edo
> horrela utzi beharko nuke?
>
> Mila esker, aurrez
>
> Joxemari
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160713/b6ac3f6e/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago