[itzul] Xató de pulpo y patata nueva
Maddi Egia
maddiegia a bildua yahoo.com
Ost, Uzt 13, 11:17:55, CEST 2016
Kaixo Joxemari:
Katalunian oso ohiko entsalada mota bat da xató, izen bereko saltsa daramana (https://es.wikipedia.org/wiki/Xat%C3%B3.), ez dator frantsesezko châteu hitzetik. Nik bere horretan utziko nuke, edo bestela eskarola hitza sartu nonbait, gehienetan eskarola eta saltsa berezi hori duelako ematen diote izen hori hemen.
Agur bero bat
Maddi Egia mailto:maddiegia a bildua yahoo.com
On Wednesday, July 13, 2016 11:09 AM, Edorta Agirre <agirredort a bildua gmail.com> wrote:
Olagarro eta patata berriz osaturiko "château" horren izena (gaztelua) egiturak ematen dio, oinarri estuaren gainetik harro pilatzen direlako osagaiak, itxura liraintzeko xedez.
Gastronomian, ondo dakizunez, izen asko eta asko frantsesetik ekartzen dira gainerako hizkuntzetara. Inportazioko termino horiek, gerora, tokian tokiko belarrira egokitzen dira: kruasan, mus (mousse), ñoki (gnocci), etab.
Ez dakit baliozko gertatuko zaizun, Joxemari.
Edorta
2016/07/13 10:35(e)an, Itzuliz itzulpen zerbitzua igorleak idatzi zuen:
Kaixo: goiko "xató" horrentzat euskarazko ordainik ba al duzue? Edo horrela utzi beharko nuke?
Mila esker, aurrez
Joxemari
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160713/aca03506/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago