[itzul] Nola ikusi Interneten dauden mapak euskaraz
Ales Bengoetxea
Ales_Bengoetxea a bildua donostia.eus
Ost, Eka 15, 14:26:35, CEST 2016
Azken aldi honetan ikusten duguna da, enpresaren batek gure udalarentzat
lokalizazio mapa bat egin behar duenean, zuzenean Google Maps-etik hartzen
duela irudia dena delako mapa egiteko, berdin dio gizarte zerbitzuguneen
kokagunearen berri emateko den edo bizikleta publikoa non har daitekeen
jakinarazteko den.
Esan beharrik ez dago Google-ek darabiltzan leku izenak, oro har, desastre
hutsa direla. Donostiaren kasuan, esaterako, izen gehienen aurretik "de"
preposizioa agertzen zen: De Muntogorri Bidea, De Mons Ibilbidea... Beste
batzuetan izen xelebreak agertzen ziren: Prebostes De Los Plaza...
Guri funtzionatu digun sistema bakarra izan da (neurri bateraino
funtzionatu ere) Google-en logatzea gmail-eko erabiltzailearen
pasahitzarekin eta kaleak banan-banan (!) zuzentzen joatea.
Batzuetan ez digute kasurik egin baina gehienetan bai. Plazen kasuan ez du
funtzionatu, auskalo zergatik, baina horra iristeko asmoa ere badugu.
Baten batek bide errazagorik ezagutzen badu, bihotz-bihotzez eskertuko
diogu horren berri ematea.
Segi bixkor!
Euskara
Zerbitzua Ales Bengoetxea Telletxea
- Euskara Zerbitzua - Hizkuntza
Euskararen normalizatzailea
Hiria Tel: 943 483759
www.donostiaeuskaraz.eus
Nork: Kaiet Estrada Gamarra <kaiet1 a bildua euskalnet.net>
Nori: 'ItzuL' <itzul a bildua postaria.com>
Data: 15/06/2016 13:32
Gaia: Re: [itzul] Nola ikusi Interneten dauden mapak euskaraz
Kaixo:
Zihurrenez, nabigatzailearen konfiguraketan hizkuntzak zehaztu eta euskera
lehen mailan jarrita, google maps euskarazko adierazpenekin agertuko zaizu.
Euskalbar instalatzean horren inguruko oharra eta argibideak agertu ohi
dira.
Agian Googleren kontuaren konfiguraketan hizkuntz hautaketa dago ere.
Ni behintzat, google maps gazteleraz erabilita ere, euskaraz ikusten dut
errotulazioa eta aurreko biak eginak ditut.
Kaiet Estrada Gamarra
De: Unamuno Plazaola Mario [mailto:m.unamuno a bildua pamplona.es]
Enviado el: miércoles, 15 de junio de 2016 9:29
Para: 'itzul a bildua postaria.com'
Asunto: [itzul] Nola ikusi Interneten dauden mapak euskaraz
Egunon, kaixo…
Xehetasun handiko Iruñeko plano baten bila nabil, euskaraz errotulatua.
Google Maps eta beste aplikazio batzuetako mapetako errotuluak (kale, plaza
eta abarren izenak) gazteleraz ikusten ditut.
Ba al dakizue modurik ba ote dagoen euskaraz "ikusteko", ez interfazea,
baizik eta errotuluak? Edo ezagutzen al duzue euskaraturik dituen
aplikazioren bat?
Eskerrik asko aldez aurretik.
Mario Unamuno
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160615/57c6d64b/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: 1E732324.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 3971 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160615/57c6d64b/attachment.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: graycol.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 105 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160615/57c6d64b/attachment.gif>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago