[itzul] Itzultzaile Berriak 'Deserria itzultzen': itzulpen-lantegia

EIZIE bulegoa a bildua eizie.eus
Or, Eka 17, 12:31:57, CEST 2016


Itzultzaile Berriak egitasmaoren baitan, itzulpen-lantegia antolatu du EIZIEk Etxepare Institutuarekin eta Donostia2016EUren babesarekin. 

Arantxa Urretabizkaiaren Koaderno gorria eta Joseba Sarrionandiaren hainbat poema oinarri hartuta, «itzultzaile berriak» lanean jarriko ditugu hiru egunez, idazleen ekarpenak lagun: Laura Liubinavičiῡte (Lituania); Mariya Petrova Pachkova (Bulgaria); Barbara Pregelj (Eslovenia); Katarzyna Sosnowska (Polonia); Karina Mischenkova (Errusia); Merilin Kotta (Estonia) eta Lenka Nižnanská (Txekiar Errepublika).

Lantegian zehar, idazleen ekarpenak ez ezik, beste gonbidatu batzuenak ere izango ditugu: Miren Ibarluzearena, Aiora Jakarena, Iņaki Iņurrietarena, Eva Linazasororena... Itziar Otegik koordinatuko du lantegia, eta Garazi Arrulak jasoko du egunez egun kronika.

Etxepareren egoitzan (Tabakaleran) izango da lantegia, ekainaren 20tik 22ra. Azken egunean, beti bezala, jendaurreko saioan kontatuko dizkigute han bizi izandakoak, irakurraldia ere izango dugu, eta hori guztia musikaz girotuko du Xabi Strubellek.

Jendaurreko ekitaldia, beraz, hilaren 22an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Tabakaleran.

Gonbidatuta zaudete guztiok!
Informazio gehiago, EIZIEren webgunean: http://www.eizie.eus/Jarduerak/itzultzaile_berriak/lantegia



Mila Garmendia

www.eizie.eus

943 277 111





Nire posta elektronikoa eizie.eus domeinura aldatu da. Gorde, mesedez, helbide berria.

Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan lezake. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau akatsen batengatik jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.

DBLOn xedatutakoaren arabera, EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak) bermatzen du beharrezko neurriak hartuko dituela datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz tratatzeko. Bestalde, jakinarazten dizugu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurkakotasuna adierazteko eskubideak erabil ditzakezula helbide honetan: Zemoria, 25, behea, 20013 Donostia.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160617/65811666/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: EIZIE k tx.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 22697 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160617/65811666/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago