[itzul] Alimentos kilométricos
Diego Martiartu
onddobaltz45 a bildua gmail.com
Or, Mar 11, 12:57:27, CET 2016
Bestetxo bat:
Elikagai kilometrojaleak
Bakartxo ARRIZABALAGA<bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr> igorleak hau idatzi
zuen (2016(e)ko martxoak 11 12:41):
> Lukainkarena ez zait niri batere arraro egiten; nik ere hala ulertu dut,
> ez lukainakarekin, baina luze ziren elikagaiak etorri zaizkit gogora.
>
>
>
> Izena + izenondoa erabiltzearen kontra ez naiz, baina hizkuntza bakoitzak
> bere sistema du eta sistema horretan, molde batzuk besteak baino
> erabiliagoak dira eta argi da espainolez izena + izenondoa oso-oso ohikoa
> dela eta halakoak, euskaraz, maiz, aditzaren inguruan antolatzen direla,
> euskaraz aditzak espainolez baino presentzia handiago baitu.
>
>
>
> Bakartxo
>
>
>
>
>
>
>
>
>
> > Message du 11/03/16 12:08
> > De : "Gotzon Egia" <gegia a bildua gipuzkoa.eus>
> > A : "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> > Copie à :
> > Objet : Re: [itzul] Alimentos kilométricos
>
> >
> >
>
> >
>
> Gaztelaniaz "alimentos kilométricos" esan badaiteke, ez dakit zergatik ez
> "elikagai kilometrikoak" euskaraz, non eta beste tradizio bat ez
> dagoen. "Urrunetik datozen elikagaiak", nire ustez, ez da izendapen bat,
> deskripzio bat baizik.
>
>
> > Oro har, bat nator Xabier Aristegietarekin: euskaraz gehiago baliatu
> behar genuke «izena + izenondoa» moduko egitura.
> >
> > Alabaina, kasu zehatz honetan ez nago hain seguru. Dirudienez,
> gaztelaniazko *alimentos kilométricos* esamoldea sortu zen ingelesezko *food
> miles* terminotik eratorrita. Hona bi erreferentzia *food miles*
> terminoaz:
> >
> > https://sites.google.com/site/perpausa/tarea/izenondoa-eta-izenlaguna
> (euskaraz)
> > https://en.wikipedia.org/wiki/Food_miles (ingelesez)
> >
> > Ohartu beharra dago ingelesezko terminoa «izenlaguna + izena» erakoa
> dela; alegia, *miles* dela, ez *food*. Aldiz, gaztelaniak «izena +
> izenondoa» egiturara ekarri nahi izan du, *alimentos*, alegia. Ingelesez,
> egitura horretarako dirudienez *distant food* erabiltzen da. Frantsesez,
> badirudi «aliments kilométriques» egitura parekoak ez duela,
> gaztelaniazkoaren aldean, arrakasta handirik izan, Googlen 111 aldiz
> besterik ez baita agertzen.
> >
> > Beraz, kasu honetan zalantza egingo nuke, ez ote den irtenbide hobea
> ingelesaren kopia egitea, *urruneko elikagaiak*, alegia. Uste dut azalpen
> ulergarriagoa ematen duela, ezer interpretatu beharrik ez duena. Aldiz, *elikagai
> kilometrikoak* ikusita, lehen begiratuan uler daiteke «luzeran neur
> daitezkeen elikagaiak», lukainka eta halakoak, esate baterako. Ez naiz
> adarra jotzen ari, benetan, lehen kolpean hori etorri zait gogora.
> >
> >
> >
> --
> > Gotzon Egia
> > gegia a bildua gipuzkoa.eus
> > 43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
>
> >
> ------------------------------
> Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori
> dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea
> gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.
> >
> > A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en
> consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en
> sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.
> >
> > Gipuzkoan
> >
> > euskaraz bizi eta lan egiten dugu
> >
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160311/dc010fa2/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago