[itzul] Alimentos kilométricos

Ander Altuna-UEU a.altuna a bildua ueu.eus
Or, Mar 11, 13:45:12, CET 2016


Han eta hemen begiratuta, 
<http://wikia.elika.eus/index.php/Elikagai-kilometroak> helbidean 
"elikagai-kilometroak" erabili dute, eta honako azalpen hau dakar:

    Ingelesezko food miles terminoaren itzulpena da. Termino hori
    erabili zen 1994an Britainia Handian egindako azterketa batean,
    elikagaien ekoizpenean zenbat erregai fosil erabiltzen ziren
    adierazteko. Kalkulu hori egiteko, ekoizpenetik
    kontsumitzailearengana iritsi arteko petrolio-kontsumoa hartzen da
    kontuan, eta haren baliokidea karbono-emisioetan. Barnean hartzen
    du, beraz, elikagaien ekoizpenean, industria-eraldaketan eta
    garraioan erabilitako energia. Elikagai-hornikuntzaren inpaktu
    ekologikoa neurtzeko balio du. Geroago, beste proposamen batzuk egin
    dira ingurumen-inpaktua neurtzeko metodologia hobetzeko; adibidez,
    bizitza-zikloaren analisia.

    Kontzeptu horren erabilera lagungarria izan da gizartea, oro har,
    konturatu dadin zein distantzia luzeak egiten dituzten elikagaiek
    dendetara iritsi baino lehen, eta kontsumitzailearentzat
    elikagaiaren jatorria irizpide bat izaten has dadin elikagaia
    aukeratzeko orduan. Distantziaren garrantzia nabarmentzeko, elikagai
    kilometrikoei buruz hitz egin da maiz, jatorria kontsumo-puntutik
    oso urrun duten elikagaiak aipatzeko.

    Nolanahi ere, kontzeptu horrek, modu partzialean neurtzen du gizarte
    batek elikadura jasangarria duen ala ez, ez baititu kontuan hartzen
    jasangarritasunaren beste kontzeptu batzuk, hala nola ekonomian eta
    gizartean duen inpaktua.

Horretaz gain, KontsumoBide Kontsumoko Euskal Institutuaren dokumentu 
honetan 
(http://www.kontsumobide.euskadi.eus/contenidos/informacion/kb_oferta_formativa_talleres/eu_recursos/adjuntos/recurso_alimentacion_alimentacion_sostenible_eu.pdf) 
"elikagai bidaiariak" erabili dute.






2016/03/11 09:55(e)an, Leire Barazea igorleak idatzi zuen:
>
>     Kaixo:
>
>     GKE eta gizarte mugimenduen artean deoitzen zaie horrel urrunetik 
> datozen elikagaiei, gertu ekoiztutatakoekin kontrajarrita. Euskaraz bi 
> molde aurkitu ditut hori emateko: "elikagai kilometrikoak" bata, eta 
> "elikagai ibiltariak" bestea (jakinarazi didatenez, bigarren molde hau 
> batez ere haurrei zuzenduta eta, oro har, elikagaik "gizartiatzen" 
> dituzten marrazkiz lagunduta erabiltzen ohi da, zango, beso eta 
> aurpigiak ipiniz).
>     Ez dakit  konbentzitzen nauten. Ezagutzen al duzue beste aukerarik?
>
>      Esker mila aurrez.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160311/0883d5b1/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago