[itzul] Ezkondeiak euskaraz

Arrate Unzueta arrate.unzueta a bildua gmail.com
Ost, Mar 30, 08:41:20, CEST 2016


*Egun on!*
*Dantza taldean euskal ezkontzak antzeztu izan ditugu eta honako testua
irakurri ohi dugu. *

Deustuko Elizatean, 1882ko martiaren 24an. Félix Uribarri, Burgoseko
Lurralde Alkate Ohoretsuko notario izan, aitatutako Elizateko auzokide eta
bertan bizi nazan honen aurrean, honakoak agertu dira, lekukoakaz:

Alde batetik, Josef Monasterio Zabalera, 70 urtekoa, jaiotzaz Deustukoa eta
lanbidez nekazaria; beronen legezko emaztea Ventura Murguia Maydagan, 65
urtekoa, jaiotzaz Barakaldokoa; eta bion alabea Ramona Melitona Monasterio
Murguia, 32 urtekoa, ezkongabea, jaiotzaz Abandokoa eta lanbidez
etxekoandrea.

Eta bestetik, Teodoro Cortazar Ocerin, 50 urtekoa, ezkongabea jaiotzaz
Gernikakoa, bere zedulan ageri danez; Vicente Cortazar Ciarra Arratzukoa
eta honen emaztea Maria Valentina Ocerin Uruchurtu Zeanurikoaren semea.

Aipatzekoa da Ameriketatik etorritako Teodororen osabea Joseph Manuel
Cortazar Ciarra eta bere emazte Maria Ignacia. Baita Ramona Melitonaren
aitona Martin Monasterio eta Amona Maria ignacia Zabaleta.

Danek adierazo dabe eskubide zibilen jabe dirala, inongo kontraesanek
mugatu barik; eta nik, notario nazan aldetik, legezko ahalmena dabela
autortzen dot ezkontza-hitzarmeneko notario-eskritura hau legezko egiteko.
Halan, bada, euren izenen eta lanbideen barri emon eta nongoak diran
adierazo ondoren, gurasoen baimenaz eta baiezkoaz, legez ezkontzeko berbea
emonda dagozela jakinazo dabe goian aitatutako Teodorok eta Ramona
Melitonak, eta hil honen 23an ospatu dala elizako ezkontza hori, eta
ezkontza-agiria Deustuko Elizate horretako udal epaitean erregistratzeko
ardura hartu dabela. Ramona Melitona andreak egiteko ustea daben ezkontza
honetara ekarri dituan ondasunak zeintzuk diran azaltzeko egiten da
ezkontza-eskritura hau.

* Ohea 600 erreal

* Kumea 140 erreal

* Izarak 336 erreal

* Suteko tresnak 95 erreal

* Suteko lapikoak 150 erreal

* Mahaia 80 erreal

* Jesarlekua 90 erreal

* Gorua 230 erreal

* Bordatzeko armazoia 20 erreal

* Farola 40 erreal

* Sarda 30 erreal

* Atxurra 60 erreal

* Indaba-hazia 10 erreal

* Guardasola 80 erreal

* Gurdi erabilia, uhaleria eta guzti 250 erreal

* Kaxea, azpirea eta galdarea 120 erreal

* Dirutan 500 erreal

Guztira 2.831 erreal

Emoleengandik jasotako oparitan ekarritakoek bi mila zortzirehun eta hogita
hamaika erreal kuartoren balioa dabe.

Goian aipatutako Josef-ek eta Venturak atseginez adierazoten dabe
ezkonbarriak euren mahaitik biziko dirala urtebetean.

Leukoak, Narciso Arubekoa eta Agustín Goitiakoa, Deustuko Elizateko
auzotarrak.

Deustun, 1882ko martiaren 24an



*Notarioak irakurtzen duen testua da, meza ez baitugu antzezten. Ez dira
"proclamas matrimoniles" horiek agertzen, baina agian baliagarri zaizue...*

*Ondo izan, **Arrate*




2016-03-29 13:10 GMT+02:00 Patricia Jorge Kuartango <kuartango a bildua gmail.com>:

> Kaixo berriro:
>
> Norbaitek ba al daki non aurkitu ditzakedan ezkondeien formulak euskaraz?
> 1902ko ezkontza antzeztu nahi dute herrian, eta "proclamas matrimoniales"
> direlako horiek egin behar dituzte ("1ª, 2ª y 3ª amonestación").
>
> Hauxe da testua, gaztelaniaz:
>
> "*Intentan contraer matrimonio en la forma establecida por la Iglesia,
> XXX natural de San Miguel de XXX y residente en XXX, hijo de XXX y **XXX,
> con **XXX, natural de **XXX y residente en **XXX, hija de **XXX e *
>
> *XXX.*
>
> *Es la primera amonestación. Si alguien conoce algún impedimento por el
> que este matrimonio no pueda celebrarse, está obligado a manifestarlo bajo
> pecado mortal."*
> Eskerrik asko aurretiaz!
>
> Patricia
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160330/ebd309a3/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago