[itzul] Ayudante / Auxiliar

Jabier Zabaleta euskara a bildua orio.eus
Ost, Maiatza 4, 12:01:31, CEST 2016


Galdezka etorri zaizkit gaur, ea nola bereiz daitezkeen euskaraz ‘ayudante de producción’ eta ‘auxiliar de producción’.

Begira aritu naiz (Euskalterm, Elhuyar, ItzuL…) eta ikusi dut kontu hori ez dagoela erabakita. Kasu gehien-gehienetan sinonimoak dira ‘ayudante’ eta ‘auxiliar’ eta bietarako ‘laguntzaile’ proposatzen da euskaraz han eta hemen.

Nahitaez bereizi beharra dagoenean (lanpostu desberdinak dira, nonbait, ‘ayudante de producción’ eta ‘auxiliar de producción’), ez dago erabakita nola egin. 

2012an ibili zen gaia foro honetan eta orduan ‘goi-laguntzaile’ (‘ayudante’) eta ‘laguntzaile’ (‘auxiliar’) bereiztea proposatu zuten batzuek. Ez zait aukera ona iruditzen eta ez du ematen arrakastarik izan duenik: ‘goi-laguntzaile’ googleatuta ItzuLeko mezu horiek agertzen dira, eta gutxi gehiago.

Nik bi aukera ikusten ditut:

- ‘Lehen mailako laguntzailea’ erabiltzea ‘ayudante' esateko; eta ‘Bigarren mailako laguntzailea’ ‘auxiliar’ esateko. Ulergarria, baina trakets samarra erabiltzeko.

- ‘Laguntzailea’ erabiltzea ‘ayudante’ esateko; eta ‘auxiliarra’ erabiltzea ‘auxiliar’ esateko. Aukera garbiena eta erabilerrazena horixe iruditzen zait, besterik erabakitzen ez den bitartean.

Beraz, bereizketa honela egingo nuke: ‘produkzio-laguntzailea’ batetik, eta 'produkzio-auxiliarra’ bestetik. 

Iritzirik?

Ondo-ondo bizi.

Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
euskara a bildua orio.eus
943 830 346 —>8





Begiratu berriz puntu horri. Hortxe gaude. Hori da gure etxea. Hor bizi dira maite ditugun pertsona guztiak, ezagutu ditugun eta ez ditugun pertsona guztiak…Noizbait lur gainean ibili diren guztiak hor bizi izan dira. Gure poz eta neke guztiak, milaka erlijio zein baino zein egiazkoagoa, ideologia handiak, doktrina ekonomikoak, ehiztari eta harrapakin guztiak, heroi eta koldar guztiak, munduko zibilizazioen sortzaile eta hondatzaile guztiak, errege eta nekazariak, bikote maiteminduak, aita eta ama guztiak, haur itxaropentsuak, zientzialariak, esploratzaileak, moralaren irakasleak, politikari ustelak, ‘superstar’ guztiak, buruzagi ospetsu guztiak, santu eta bekatariak… gure espeziearen historian inoiz izan diren guztiak hortxe bizi izan dira, argi-errainu batean zintzilik ageri den puntu txiki urdinkara horretan.
–Carl Sagan

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160504/f3b879cf/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: palebluedot.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 129766 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160504/f3b879cf/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago