[itzul] "Sobrehilado"

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.com
Ast, Maiatza 12, 18:36:22, CEST 2016


"mendel-joste" (sobrehilado) eta "mendela josi" (sobrehilar) eman zuen
Placido Mujikak, baina ez dut uste egokia denik, OEHren arabera hau baita
"mendela":

mendel (V-ger-arr-oroz-m, G ap. A; Aq 755 (G), Izt 86v). 1. "Orillo, una
tira de paño de distino color que la
pieza a que se agrega" A.  Zelan baista oiala, alakoa mendela. RS 20.
Soiñekoan mendel aundiak daroez. Ker
EMeza 127 (ap. DRA).  Banda condecorativa.  Apala bete txalin zeduzkanan
lasterraldien idazkuntzakin eta
abeetan dilindan zeuden mendelak ikusita [...]. 'Tant d'écharpes'. Or Mi
13. 2. (V-arr ap. A; Aq 755 (V)).
Arpillera. 3. "(V-ger-m), faja de niños" A.


Frantsesez, "surfilage" esaten da gaztelaniazko "sobrehilado":
<surfilage: Action de surfiler un bord d'étoffe coupé, pour l'empêcher de
s'effilocher>

eta "surfiler" da aditza. Eta, horretarako, Jean Duvoisinek "hariz jotzea"
eman zuen bere hiztegian. Hoberik ezean, aski egokia izan liteke esatea
ehuna hariz jotzen direla desegin ez dadin. Alegia, hori ontzat ematera,
"sobrehilado" ekintza "*hariz jotze*" esan liteke.


*Alfontso Mujika Etxeberria*
<https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
<https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>


a.mujika a bildua elhuyar.com

tel.: 943363040 | luzp.: 216
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
[image:
https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>

Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.

2016-05-12 17:55 GMT+02:00 Eider Zubiaur <eiderzubiaur a bildua gmail.com>:

>
> Kaixo,
> Badaukazue hitzik "sobrehilado" esateko? Arropak egin orduko, oihal piezak
> ebakita daudela, zati bakoitzaren ertzen jostura da.
> Joskera berezi bat da, ehuna desegin ez dadin. Ez ditu pieza bi batzen,
> atal bakoitzaren hegalak babestu edo egiten ditu.
>
> "Ertza josi" baino ez dut aurkitu. Besterik?
>
> Eskerrik asko,
>
>                 eider
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160512/7d07d80f/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago