[itzul] Los más de 35 intérpretes de la banda actuarán en el escenario del teatro

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.eus
Ast, Maiatza 26, 15:54:31, CEST 2016


Aukera bi:

                Bandako kideak, 35etik gora, antzokiko eszenatokian arituko dira.

                Bandako 35 eta gehiago kideak antzokiko eszenatokian arituko dira.

Egungo Testuen Corpuesean, hainbat adibide aurki ditugu, bigarren esaldiaren modukoak.


Itsasoan euri, Joxerra Garzia (Alberdania, 2003)

194. or.: Euskal Herriaren etsai egiten ninduen gutunak, hitzaldi bakar batek ematen ziolarik horretarako bidea, gainerako ehun eta gehiago hitzaldiak bazter utzita.


Sua nahi, Mr. Churchil?, Koldo Izagirre (Susa, 2005)

142. or.: Sugea ez nintzelako damuz badere, nire lau labanak gogorkeria hartan sakon anker sartuta urrundu nintzen gazteluko bidean gora arroketarik murgil egitearren, ez Liverpooleraino ihes egin nahirik, Tomek esanen lukeen moduan azken hilabetean erreta nindukaten bi milioi eta gehiago parasito odol hurrupatzaileak fuel gazi hartan itotzeko baizik.


Asier Larrinaga Larrrazabal
 
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160526/1f4bc292/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago