[itzul] Sari Nazionala

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Al, Aza 7, 15:04:25, CET 2016


Sariaren eman-kentze horrek agerian utzi duen zabarkeria lotsagarri horri
buruz ezin dut esandakoez aparteko ezer berririk esan.

Baina atzo autoan aukera izan nuen Euskadi Irratian Baraiazarrari egin
zioten elkarrizketaren zati bat entzuteko eta, batez ere, testu
euskaratuaren pasarte bat Baraiazarraren beraren ahotsean entzuteko.

Ez dut eskueran jatorrizko testua, itzulkizunaren eta itzulpenaren erkaketa
egin ahal izateko. Baina Baraiazarraren euskarazko testua zoragarria
iruditu zitzaidan. Eta, hura entzutean, txistua irentsi behar izan nuen.
Hunkituta.

Xabier

Jesus Zabaleta<josuzabaleta a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
azaroak 4 15:54):

> Lehenik eta behin, zorionak Luis Baraiazarra lanbide-kideari, saria
> eman/kendu badiote ere, merezimenduen aitortza behintzat egin diotelako.
>
> Bigarrenik, harridura adierazi nahi dut, Itzulpen Sari Nazionala ematen
> duen epaimahaian, epaimahaiburua Kultura Ministerioko ordezkaria izaten
> delako, eta idazkaria Kultura Ministerioko ordezkari bat. Ez zekiten zein
> zen araua? Ez zekiten Teresa (edo “Maria”, El Diariok dakarren bezala)
> Jesusenak gazteleraz idatzi zuela?
>
> Zabarkeria izateko ere, zabarregia dirudi, zinez.
>
> Nolanahi ere, zorionak eta ohore-aitorpen osoa Luis Baraiazarrari, egin
> duen lanagatik. Oraindik ez dut irakurri, baina, orain bai, irakurriko dut.
>
>
> Josu Zabaleta
> josuzabaleta a bildua gmail.com
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161107/be5abc05/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago