[itzul] IVAPek sarean jarritako itzulpen-memoriak

IVAP, IZO - Informazioa info_izo a bildua ivap.eus
Ost, Aza 9, 12:17:55, CET 2016


Egun on!
Beheko mezua okerreko helbidetik bidali dugu, info_izo a bildua ivap.eus<mailto:info_izo a bildua ivap.eus> helbidea erabili nahi baikenuen. Hutsegitea baliatuz, jakinarazten dizuegu helbide hau erabil dezakezuela IZOra zuen iradokizunak bidaltzeko.
Eskerrik asko!



Egun on, ITZULeko lagunok!

Bai, itzulpen-memoria horiek guztiak sarean daude. Eskerrik asko gaiari zabalkundea ematen laguntzeagatik!

Aipagarria da, bestalde, irailetik kontsultagai daudela IVAPen webgunean, gaztelaniaz eta euskaraz, 39/2015 Legea (urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena) eta 40/2015 Legea (urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena).

  *   Legeak 2015eko urrian onartu zituen Kongresuak, eta 2016ko urriaren 2an jarri ziren indarrean.
  *   Euskarazko testuak IVAPen ardurapean egin dira, eta hemen<http://www.ivap.euskadi.eus/r61-vlegeria/eu/contenidos/informacion/legedia_euskaraz/eu_3818/administrazio_zuzenbidea.html> daude eskuragarri.
  *   Lege horien itzulpen-memoriak ere badaude webgunean, TMX formatuan<http://www.ivap.euskadi.eus/linguistikoak/administrazio-zuzenbidearen-itzulpen-memoriak-392015-legea-urriaren-1ekoa-administrazio-publikoen-administrazio-prozedura-erkidearena/r61-vedorok/eu/>.
Itzulpen horiek oraindik ez dira behin betikoak. Bi legeen garrantzia kontuan izanda, biak ere oinarrizko legeak baitira, testuak berrirakurtzen ari gara IZOn. Horrek esan nahi du aldaketaren bat edo beste egin litekeela lege horien itzulpenean eta, beraz, ez direla behin betikoak izango harik eta euskarazko itzulpena BOEn argitaratu arte. Dagoeneko indarrean daudenez, itzulpenak lehenbailehen jarri nahi izan dira erabiltzaileen esku, behin-behinekoak izanda ere.

Har ezazue gure agurrik beroena.

[Descripción: D:\Datos\ajaurean\AppData\Roaming\Microsoft\Firmas\sinadura_archivos\image001.jpg]Manu Arrasate Mugertza
Itzultzaile Zerbitzu Ofizialeko arduraduna
Tlf.: 945 017 648 - Faxa: 945 017 602
http://www.ivap.euskadi.eus<http://www.ivap.euskadi.eus/>
mailto: m-arrasate a bildua ivap.eus<mailto:m-arrasate a bildua ivap.eus>
© 2011 Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Nahi baduzu, hemendik aurrera euskaraz egingo dugu gure artean.
ERNE!
Baliteke mezu honen zatiren bat edo mezu osoa legez babestuta egotea. Mezuak badu bere hartzailea. Okerreko helbidera heldu bada (helbidea gaizki idatzi, transmisioak huts egin), eman abisu igorleari, korreo honi erantzunda. Kontuz! Mezua ez bada zuretzat, ez erabili, ez zabaldu beste inori, ez kopiatu, ez inprimatu eta ez baliatu.
ATENCIÓN
Este mensaje contiene información privilegiada o confidencial a la que sólo tiene derecho a acceder el destinatario. Si usted lo recibe por error, le agradeceríamos que no hiciera uso de la información y que se pusiese en contacto con el remitente.
Natura zaindu!
Beharrezkoa ez bada, EZ inprimatu mesedez.
Si no es necesario, NO me imprimas, por favor.

From: Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) [mailto:ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es]
Sent: jueves, 03 de noviembre de 2016 14:16
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] IVAPek sarean jarritako itzulpen-memoriak

"jarritako", noski :)

________________________________
Nork: Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea)
Bidaltze-data: jueves, 03 de noviembre de 2016 14:09
Nori: itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>
Gaia: [itzul] IVAPek sarean jarritak itzulpen-memoriak

Kaixo:
Ez dakit zenbateraino den gauza ezaguna IVAPek sarean jarriak dituela memoria hauek guztiak: http://www.ivap.euskadi.eus/r61-vedorok/eu/?r01kQry=tC%3Aeuskadi%3BtF%3Aopendata%3Bm%3AdocumentLanguage.EQ.es%2COpendataLabels.LIKE.Memorias%3B
Esango nuke -seguru-seguru ez banago ere- posta-zerrenda honetan ez dela kontu honen berri eman, eta horregatik aipatzen dut; izan ere, iruditzen zait izango dela honen berri ez duen jenderik (ni neu oraintxe jabetu naiz).
Bide batez, eskerrik asko IVAPekoei memoria horiek eskuragarri jartzeagatik.
Ander Irizar
Euskarabidea


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161109/4e3376cf/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 19395 bytes
Azalpena: image001.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161109/4e3376cf/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago