[itzul] Nola itzuli ‘email’ euskarara?
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Or, Aza 11, 20:27:59, CET 2016
Kaixo guztioi:
Nola itzultzen duzue "email" euskarara? Guztiok ez bada, gehienok
hiztegiek diotena egiten duzuela suposatzen dut. Akaso batzuek e-posta
hitza erabiliko duzue nik bezala...
Idatzi dudan artikulu honetan irakur dezakezuenez, ez da lehen aldia
zerrenda honetan gai honi buruz hitz egiten dela. Ezta bigarrena ere!
http://ikusimakusi.eus/2016/nola-itzuli-email-euskarara/
Beno, agian zuen iritziak aldatzeko balioko ez badu ere, hasiera batean
iruditu daitekeena baino konplexuagoa den gai honen inguruan hausnarketa
batzuk partekatu nahi ditut zuekin. Irakurri lasai pazientzia baduzue.
Talde honetan gaudenotatik ezagutza linguistiko gutxien dituena neu
izango naiz, baina hala ere estekatu dudan testua idaztera ausartu naiz.
Barkamena eskatzen dut egingo nituen oker potolo guztiengatik, baina gai
hau beste behin hemen eztabaidatzea nahi nuke.
Mila esker zuen denboragatik!
--
Txopi.
http://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago