[itzul] Nola itzuli ‘email’ euskarara?
maite darceles
mdarceles a bildua hobest.es
Al, Aza 14, 11:00:10, CET 2016
Oso interesgarria, Txopi! Mila esker zure ekarpenagatik!
Erabat ados esaten dituzunekin. Emaila eta eposta sinonimo gisa erabiliko
nituzke (ditut); kasu askotan ordezko hitz egoki bat edukitzea ez dut
erraza ikusten. Oso argigarria da email hitzak adierazten dituen gauza
desberdinen inguruan egiten duzun azalpena (mezua, sistema, helbidea,
aplikazioa); eta elektroniko hitza gehitzea ez dela nahikoa, emaila
erabiltzen hasi ginenetik hainbat sistema sortu baitira, eta sortuko,
elektronikoak direnak haiek ere.
Maite Darceles mdarceles a bildua hobest.es • www.hobest.es •
maitedarceles.blogspot.com [image: Facebook]
<http://www.facebook.com/maite.darceles> [image: Twitter]
<https://twitter.com/maitheda> [image: LinkedIn]
<http://www.linkedin.com/profile/view?id=50790045&trk=hb_tab_pro_top> [image:
Scoop.It]
<http://www.scoop.it/t/hezkuntza-eraldatzen-transformando-la-educacion> [image:
Hobest] <http://hobest.es>
Txopi<txopi a bildua ikusimakusi.eus> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko azaroak 11
20:27):
> Kaixo guztioi:
>
> Nola itzultzen duzue "email" euskarara? Guztiok ez bada, gehienok
> hiztegiek diotena egiten duzuela suposatzen dut. Akaso batzuek e-posta
> hitza erabiliko duzue nik bezala...
>
> Idatzi dudan artikulu honetan irakur dezakezuenez, ez da lehen aldia
> zerrenda honetan gai honi buruz hitz egiten dela. Ezta bigarrena ere!
>
> http://ikusimakusi.eus/2016/nola-itzuli-email-euskarara/
>
> Beno, agian zuen iritziak aldatzeko balioko ez badu ere, hasiera batean
> iruditu daitekeena baino konplexuagoa den gai honen inguruan hausnarketa
> batzuk partekatu nahi ditut zuekin. Irakurri lasai pazientzia baduzue.
> Talde honetan gaudenotatik ezagutza linguistiko gutxien dituena neu
> izango naiz, baina hala ere estekatu dudan testua idaztera ausartu naiz.
> Barkamena eskatzen dut egingo nituen oker potolo guztiengatik, baina gai
> hau beste behin hemen eztabaidatzea nahi nuke.
>
> Mila esker zuen denboragatik!
>
> --
> Txopi.
> http://ikusimakusi.eus/
> PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
> Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161114/e3e0a640/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago