[itzul] agrario - Jagoneten erantzuna
Gilen Mejuto
gilenmejuto a bildua gmail.com
Ost, Aza 16, 12:14:17, CET 2016
Beste hitz familia bat lehiarako (aukeraren maukera, badakizu):
lugin, lugintza.
Joxemi Hernandez<joxemiher a bildua euskalnet.net> igorleak hau idatzi zuen
(2016(e)ko azaroak 16 12:05):
> Kaixo, interesatzen bazaizue, hemen duzue *Jagoneten* *agrario* hitzaren
> itzulpenaz zer erantzun duten:
> (esaldi hauek bidali nizkien:
> *Elespacio agrario es la parte del espacio rural donde se desarrollan
> lasactividades agrícolas, ganaderas y forestales.*
>
> *La importancia de lasactividades agrarias (agrícolas, ganaderas y
> forestales).*
> *Los aprovechamientosagrarios pueden ser agrícolas, ganaderos y
> forestales.*)
>
> Egun on:
>
> *Agrario *adjektiboa ez da oraindik jaso *Euskaltzaindiaren*Hiztegian, ez
> eta *Lexikoaren *Behatokian ere. Bestalde, gaztelaniazko"agrario"
> izenaren ordain gehien-gehienak *nekazaritzako,nekazaritza-, laborantza- *eta
> *baserri- *eman dira hiztegielebidunetan. Ordain hauek bat datoz
> Espainiako Errege Akademiaren DLEhiztegian "agrario"ri eman zaion
> esanahiarekin.
>
>
>
> Gure uste apalean, gaztelaniazko testua prestatuduenak "agrario" modu
> arbitrarioan erabili du edo, beste modu bateanesanda, esanahi berri bat edo
> inguruko hiztegietan bildu ez den adiera bat emandio. Gaztelaniazkoari
> itsu-itsuan jarraituz gero, "agrario" erabilibeharko duzu. Hala ere, beti
> baduzu gaztelaniazko testua euskaraz beste modubatez ematea, zuzenean
> itzuli beharrean egokitzea, alegia.
>
>
>
>
>
> Hiztegi batzuetan aurkitutakoa:
>
>
>
> DLE - RAE
>
> *agrario *1 adj. Perteneciente o relativoal campo. *Ley agraria. *2 adj.
> Que en política defiende o representa losintereses de los agricultores. *Sindicato
> agrario.*
>
>
>
> EUSKALTERM
>
> *agrario *Nekazaritzako ..., nekazaritza-,agrario. *Derecho agrario*:
> nekazaritzako zuzenbide; zuzenbide agrario.
>
>
>
> ELHUYAR
>
> *agrario *adj. Laborantza-, nekazari-,nekazaritza-, baserri-. *Reforma
> agraria*: laborantza-erreforma.
>
>
>
> 5000
>
> *agrario *adj. Nekazaritzako, nekazari-,baserri-, laborantza-. *Investigación
> agraria*: nekazaritzako ikerketa.
>
>
>
> ZEHAZKI
>
> *agrario *adj. Nekazaritza-, laborantza-,baserri-. *Temas agrarios*:
> nekazaritza gaiak, baserri gaiak. *Políticaagraria*: nekazaritza
> politika. *Reforma agraria*: nekazaritzaerreforma.
> Izan ongi.
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161116/b6e5415e/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago