[itzul] agrario - Jagoneten erantzuna

Joxemi Hernandez joxemiher a bildua euskalnet.net
Ost, Aza 16, 12:05:11, CET 2016


Kaixo, interesatzen bazaizue, hemen duzue Jagoneten agrario hitzaren itzulpenaz zer erantzun duten:
(esaldi hauek bidali nizkien: Elespacio agrario es la parte del espacio rural donde se desarrollan lasactividades agrícolas, ganaderas y forestales.


La importancia de lasactividades agrarias (agrícolas, ganaderas y forestales).

Los aprovechamientosagrarios pueden ser agrícolas, ganaderos y forestales.)



Egun on:

Agrario adjektiboa ez da oraindik jaso EuskaltzaindiarenHiztegian, ez eta Lexikoaren Behatokian ere. Bestalde, gaztelaniazko"agrario" izenaren ordain gehien-gehienak nekazaritzako,nekazaritza-, laborantza- eta baserri- eman dira hiztegielebidunetan. Ordain hauek bat datoz Espainiako Errege Akademiaren DLEhiztegian "agrario"ri eman zaion esanahiarekin.

 

Gure uste apalean, gaztelaniazko testua prestatuduenak "agrario" modu arbitrarioan erabili du edo, beste modu bateanesanda, esanahi berri bat edo inguruko hiztegietan bildu ez den adiera bat emandio. Gaztelaniazkoari itsu-itsuan jarraituz gero, "agrario" erabilibeharko duzu. Hala ere, beti baduzu gaztelaniazko testua euskaraz beste modubatez ematea, zuzenean itzuli beharrean egokitzea, alegia.

 

 

Hiztegi batzuetan aurkitutakoa:

 

DLE - RAE

agrario 1 adj. Perteneciente o relativoal campo. Ley agraria. 2 adj. Que en política defiende o representa losintereses de los agricultores. Sindicato agrario.

 

EUSKALTERM

agrario Nekazaritzako ..., nekazaritza-,agrario. Derecho agrario: nekazaritzako zuzenbide; zuzenbide agrario.

 

ELHUYAR

agrario adj. Laborantza-, nekazari-,nekazaritza-, baserri-. Reforma agraria: laborantza-erreforma.

 

5000

agrario adj. Nekazaritzako, nekazari-,baserri-, laborantza-. Investigación agraria: nekazaritzako ikerketa.

 

ZEHAZKI

agrario adj. Nekazaritza-, laborantza-,baserri-. Temas agrarios: nekazaritza gaiak, baserri gaiak. Políticaagraria: nekazaritza politika. Reforma agraria: nekazaritzaerreforma.

Izan ongi.



-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161116/34260c2a/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago