[itzul] Descomponer

Patricia Jorge Kuartango kuartango a bildua gmail.com
Ast, Aza 17, 11:36:03, CET 2016


Kaixo:

Googlen apur bat trasteatu eta gero aurkitutakoaren arabera, itxura batean,
argudiatze/arrazoitze/arrazoibide juridikoaren prozesuaren urrats bat da
"descomponer" hori. Kasu honetan, "descomponer (la argumentación en que
está basada) la decisión del órgano judicial con competencia para resolver"
izan daiteke, nire ustez.

Berez, dena delako epaiaren/ebazpenaren/erabakiaren argudioak "bereizi" edo
"xehatzean" datza kontua, antza (gero horiek zalantzan jarri edo horien
aurka egin ahal izateko, adibidez). Ez dakidana da zein izan daitekeen
horretarako euskarazko ordainik taxuzkoena...

Ezertarako balio badizu...



"

Itzulpen Zerbitzua - Bermeoko Udala<itzulpenzerbitzua a bildua bermeo.eus> igorleak
hau idatzi zuen (2016(e)ko azaroak 17 08:50):

> Egun on,
> ondoko testua heldu zait euskeratzeko eta DESCOMPONER hitza ez dakit zelan
> itzuli. Norbaitek laguntzerik?
>
> Eskerrak aldez aurretik.
>
>
> Se declara prueba  improcedente ya que se propone prueba sobre hechos que
> no necesitan de ella, porque son notorios y hay que tenerlos por probados
> y por ello no tendrían la capacidad de descomponer  y/o alterar la
> decisión del órgano con competencia para resolver.
>
>
>
>
>
> * Nork * Garikoitz Etxebarria <garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org>
> * Norentzat * ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> * Bidalita: * 2016/11/16 14:53
> * Gaia: * [itzul] 7/2015 Legegintzako Errege Dekretua
>
>
> Egun on :
>
> Euskeratuta dago 7/2015 Legegintzako Errege Dekretua?
> Real Decreto Legislativo 7/2015, de 30 de octubre, por el que se aprueba
> el texto refundido de la Ley de Suelo y Rehabilitación Urbana.
>
>
> Izenburuetan bakarrik aurkitu dot itzulpena, barruko testua, artikuluak ez.
>
>
> Garikoitz
>
>
>
> ------------------------------
> Mezu hau eta erantsitako dokumentuak hartzailearentzat
> berarentzat baino ez dira.
> Informazino pribilegiatua eta isilpekoa izan daiteke.
> Zu ez bazara hartzailea, jakinarazo eiguzu mezua
> barriz jatorrira bueltauta eta,
> mesedez, ezabatu mezua, mezuaren kopiak eta erantsitako fitxategi danak.
>
> Ondo pentsatu mezu hau (eta erantsitako artxiboak)
> inprimatzea beharrezkoa dan:
> ingurumena guztion kontua da.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161117/5016d480/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago